Euriz gaude agitz asiak
Aldave, Joaquin
Izotza eta ormak
ez dira aurten agertu,
bañan busti t'euriyez
gera ongi aspertu.
Gelditu gabe euriya:
legek dira okertu.
Noizbait gelditu dira.
Noizbait zaigu atertu.
Azaruatik asi ta
Abendua aitu arte,
¡bota ta bota euriya!:
etzan Neptuno aparte.
Trumoya, ixilldu gabe:
gerran zebillen Marte.
Etzegon biyon arten
une bateko tarte.
Elurrak asi ziran
jexten goitikan bera,
bañan euriyak laxter
urtu zitun, Gañera
atera ziran urak
errekatik kalera.
Nun nai ondamendiya:
nun nai kalte, galera.
Gariyak eta babak
lurpen jayo eziñik.
Ez degu izango gero
ogirik eta iriñik.
Eurik ikuitu gabe,
Ez da gelditu exkiñik.
Geyegiya indarrez,
¿ba ote da osiñik?
¿Zer dala ta ainbeste
euri aurtengo negun?
Euriya, beti euriya
atzo, gaur t'eranegun.
Etzera, adixkidia,
portatu gukiñ legun.
Zuaz apurtxo baten,
gure artetik urrun.
Irauli degu Illbeltza,.
t'emen degu Otsalla.
¡Kaxkariñ eta erua
oraiñ porta dedilla!
Urrun, noski, oraindik
goxo-goxo Aprilla.
¡Martxuak berriz setaz
bota dezala arriya!
¿Zer da guk nai deguna?
¿Nola bete gogua?
¿Zer da -berriz esan ta-
guk daukagun asmua?
Euri, aize, legortek
dute beren ordua,
Jaungoikuak jarri diona.-
Berak dauka eskua.
Beren'neurriyan onak
euri, aize ta sua.
Baitare ona zaigu
botilldutako ardua.
Zer esanik ezdago
sagar eder t'omua.
Bete dezagun ondo
emaitz onez kolkua.
|