Eskerrak, Jauna!
Aldave, Joaquin
Udazkeneko lore,
azken kondakiñak,
zimeldu dira danak.
¡Agur klabeliñak!
Zugaitz osto guztiya
apaña ziranak,
adarretik lurrera
dijuaz igartuak.
Gordetzen digu udarak
bere arpegia
ta ez du opako berriz
eder dan argia.
Negu lotan sartzen da
munduen erdia.
Lotan loretegiak
ta lotan mendia.
¡Zeñen ongarri, udara,
izan zaitugun, bai.
Utzi gaituzu danok
poztu t'oso alai.
Uda azken sarreran
egiñgo degu jai
jarri dituzulako
ontasunok nun nai!
Ondu ditu udarak
emaitz nagusiak.
Bete dira nai aña
tolare ganbarak.
Baratz igale aukera
an daude elkartuak.
Ona egiz ta ugarik
udak moldatuak.
¡Zenbat gaztañ, mizpira,
urra, udariak
ta beste geigo dauden
mardul ta udariak!
Bildu ditugu pikoz
gañezka saskiak.
¡Mats pork'ederrik bazun
maldan mastegiak!
Ogi zuri t'ona
etxeko labian
erretzen da astero
jateko pakian.
Ari gindezke danok
gogotik lanian.
Berekiñ dakar lanak
ordaño gañian.
Gero negua dator;
egun beltz, illunak.
Laxter negarrez zeruk
len garbi urdiñak.
Arrats agitz luziak;
egun desberdiñak;
|