Nere andreari
Txirrita
1
Frantzes euskaldun bat etorri zait
ipiņitzako bertsuak,
deklaratuaz aren etxian
gertatu diran kasuak;
danak ez dira errexak baņo
esango ditut batzuak
argitasuna ematen badit
gure Jaun amorosuak
2
Nere barrengo sentimentuak
nai dizut adierazi
zer estadutan gelditu naizen
iņork nai badu ikusi;
izarra baņo ederragoko
andria juantzait igasi
oraņ bi arte aldegiņ ziran
geoztik ez det ikusi.
3
Ogeita amar urte daukazkit
oraindik franko gaztia
eta andriak bi gutxiago
Ąau bizi modu tristia!
ark neri egiņ dizkidan gauzak
esatekuak ez dia,
txurrero batek engaņatuta
eramandit emaztia.
4
Biar bezela funzionatzen
ez dago errex fabrika,
lau urte pasa alkarrekiņ da
ez degu izan aurrika
alegiņ egiņ faltan ez daukat
kontzientziyan zorrikan
oran Paris'eņ txurruak saltzen.
an omen dabill karrika.
5
Bi gona motz ta kamisa zar bat
besterik ez det ikusi,
ziran diruak arrapatuta
aldegiņ ziran igesi,
baita toxa bat ederra
bere tabako ta guzi,
jayian aita gonbidatzeko
ez ninduan gaizki utzi.
6
Alaxen ere desio dizut
izan zazu osasuna,
ŋnon ote dago garai bateko
gure aiskiretasuna?
etsai gaxtuak au da burura
zuri bialdu dizuna,
oraņ andriak bi toxa eta
batere gabe gizona.
7
Txurrerua're lan senzillua
da asko irabazteko,
orrek biņipiņ ez du egiten
mantendu eta jazteko,
andriarekiņ alkar artuta
ni modu ontan uzteko,
bi kristau gaxtuak naikuak dira
baztar guztiyak nasteko.
8
Andria iges juan zanian
arren anayak esana,
nere anaya dek Patxi baņa
etziak trapu zuzena;
ni naiz orduan ajustadore
Bayona'n ari nitzana,
zuk oraņ dezun txurreru ori
ez bezelako gizona.
9
Ni emastiak utzi ninduan
estadu triste batian
beste batekiņ aldegiņ ziran
anbat beretzat kaltian,
txurruak janaz ederki dabill
diruak aitu artian,
ŋzer esan biar ote dit neri
Josafatara juatian?
10
Gauzik onenak eta diruak
arrapatuta juan tzian,
nuen trajerik onena ere
ostu ta eramantzian;
gosiak zeon txurreru ori
jarri da taju antziaņ,
oraņ Paris-en bizi omen da
trapero baten etxian.
11
Ez det milagro edukitzia
malkoz bete ta muxuak
kabi ta gazi iges egiņ dit
tamaņ ortako uxuak,
nik berriz iņon ikusten badet
adituko du gaxuak
non ote dira garai bateko
gure izketa goxuak?
12
Txurreru ori zer gizona dan
sinistu entzun deguna,
lana ogiteko gogua falta
eta mingaņa leguna;
bedeinkatu izan dedilla
aldegiņ zuten eguna
gizarajuak arrapatu du
bere moduko laguna