Eraman gaitzatzu zure gana
Aldave, Joaquin
Bixtu ezkero illen artetik
etsai danen garaitzalle,
berriro elkartu ziran aburo
zinitunak maitatzalle.
ˇMenderatuta gelditu ere
ainbat otso banatzalle!
Lotsaz beleta indarrik gabe
Illunpetan ukatzalle.,
Zu zera, Jesus, gizon guztiyen
Artzai on ta Salbatzalle.
Apostolu ta jarraitzalliak
berrogei egun txanguan,
egon ziraden egik ikasten
gogotik zure onduan.
Zure Ama're etzan urruti
zugandik, noski, orduan,
Artuko zitun Seme ederren
laztandu aldiyak musuan.
Seme Jesus'en Ama donetsu.
zaitugu Amatzat zeruan.
Bakia beti aitatzen dezu
egunak ditun unetan.
Bake sendua izan dedilla
bizi geran egunetan.
Nor berak bakia izan dezala
ondo sartuta errayetan.
Bake sendo bat elkarren arten
famili eta erriyetan.
Bake gabeko egoera da
infernu bat egiyetan.
Bazuaz, Jesus, Aitarengana
azken epai egun arte.
Utziko dezu emen Eliza
bizkor, sendo, beti gazte.
Zanpatu nayez ińungo erasok
ezdiyo egińgo, ez, kalte.
Etzaite, Jesus, egon zerutik
ume zurzetik aparte.
Izan gaitzatzu erruki t'onez
zure biyotzian maite.
Gure baguaz luzatu gabe
prest - prest dauden tokitara .-
Ezgaitetzela berriz makurtu
munduko zikiń loitara.
Ez da sartuko zolda daukanik
zera eder argitara.
Zuazte emendik, zakur guztiyak,
zuazte emendik kanpora.
Lagun urkua maite etzendun...
żNolaz oraiń zu zerura?
Zer neurrin maite zendun anaya
Izango zaitzu neurriya.
Baso bat ura eman badiozu,
Izango dezu sariya.
Azken juiziyuan agertuko da
zer diran zizań, gariya.
Biyotz gogorra t'esku uts-utsa...
ˇUra betiko larriya!
Egun artantxe ikusiko da
zuzentasun agiriya.