Emen erriko jaiak, tajo din-dan Kanpayak
Aldave, Joaquin
Fiestak dirala ta mintza zaite.
Asmatu itzatzu zuk berrik.
Beti ta beti lelo berian
artzen naute kezka, larrik.
Ondotxo ituzte erritar guztik
lengo ber-bera ikasik.
Obia nuke ixill egotia
idatzi gabe nik itzik.
Ondoren berri eskaxek datoz.
Orra nik esan aurretik.
Aurtengo fiestak emen ditugu!
argiz bete t'apainduak.
Bezperatikan entzungo dira
kanpai durrunda soņuak.
Gaztien poza lertu zeriyan,
Ąaufa! irrintzi oiuak.
Etxeko andriak sukalde txokon
muntoika ollo ta ollaxkuak.
ORIO erriyan etziok txantxik,
maya zeudek ornituak.
Urtero-urtero datoz San Pedrok
Garagarrill azkenian.
Bota du urtiak bere erdiya
sartuz Uda barrunian.
Baserritarrak ereiņ dituzte
aziyak giru onian.
Kale langillek orobat daude
erriko jaien pozian.
Ta danok, gazte ta zarra gaude
besta eder ametsian.
Umetxok, oso maite zaituztet,
garbitasun ispillua.
Zuek ere, noski, badabilltzkizue
iskanbilla ta ixtillua.
Amets ugari, egon eziņa,
iņun eziņ kabitua.
Badago zuentzat ongi erratua
aseraztego gogua
ainbat jostallu, tirakidoya
buruz ta ongi prestatua.
Iru egunez kunplitzen dira
kunpli leizken kapritxuak.
Poltxikuak ere ariņetzen dira;
laxter onela ustuak.
Etzaigu ajolik, langillia gera
lanian ongi trebetuak.
Kolpe emendik ta kolpe andik
egite itugu moduak.
Ez dira egoten gure patrika
egundaņo agortuak.
San Pedro jaia dirala eta,
atozte, erbestekuak.
Ikusi zeņem apaņ ta txukun
dauzkagun gure txokuak.
Zuen gustoko izango oi dira
gure janari otorduak,
biter, txakoliņ, txanpaņ, zerbeza,
ta ez nola naiko arduak.
Gero gaņetik kape kopakiņ,
ta ezpaņetako puruak.
Kalen zarata ta umore ona,
arpegi alai t'argituak.
Neskatx gaztia jantzi Ąnola ez!
ta modara orraztuak.
Mutillak berriz arroxkatuta
goi goraņo ariņduak.
Errespetoko andre gizona,
erokeriņ ikuituak.
Aundi ta txiki, mundu guztiya
aundi biarrez aizatuak.
Jaia egunak igaro ondoren
armoni on ta pakian,
arrantzalien sendi maitia
jartzen da itsaso bidian.
Atun kostera bildu biar dute,
ta orduk dituzte gaņian.
Agur pamiliai, agur erriai,
maite maitek biyotzian.
Iru illautez egongo ez gera
goxoki zuen artian.
Erriya utsik geldituko da
ontzi guztik aldendu ta.
Erriyen utsa gizonak gabe
berealaxe beteko da
Franzes, inglesa, aleman, belga,
Ąura gende ujolada!
Artu ditzagun anai bezela
ta eman berai besarkada.
Eskeņi danai ongi nayaren
maitetasun biyotzkada.