Gure txakurrari
Txirrita
1
Txakurrarentzat jarri
biaituk bertsuak
etzeuzkiyen nagiyak
anka ta besuak
gaxua etzuten egiņ
bere gurasuak
munduan pasatzeko
egun erosuak.
2
Txakur bat galdu zaigu
izena du Xaxpi
aren gaņian esan
biar ditut itz-pi
luzaruan kabiyan
egon gabe gaizki
batean batek tiroz
illko zuen noski.
3
Petxua ta bizkarra
zeuzkiyen legunak
oraindikan bagera
aitatzen degunak
bukatu dira aren
munduko egunak
ura zitala zan baņo
baditu lagunak.
4
Pena daukagu bera
etxetik juana
fameliya guziyak
maitatzen zuana
iņork billatzen bada
ekarri gugana
pagatuko diyogu
merezi duana.
5
Eizetikan etzuen
janikan igualtzen
baņo bai baratzatik
olluak bialtzen
oraņ lasai dabiltza
landariak galtzen
oyek daukate poza
ez bada azaltzen.
6
Guretzat etzan bera
txarra izanduba
ongi gobernatuta
zegon gizenduba
zartu baņo basago
utzidu mundoa
amaika zator beltzi
biziya kenduba.
7
Perro samarra zala
aitortzen det egiz
ezi ilkusi zuten
jen askok begiz
bi bider egondu da
kolpatuta arriz
biri ortan etzayo
aterako berriz.
8
Bi edo iru aldiz
kojo egondua
bi belarriyak eta
izatza kendua
gorriyak ikasita
utzi du mundua
gaxtua bazan ere
ederki ondua.
9
Gaxua diru truka
ez genduen saldu
aiņ gutxi aztituta
kanpora bialdu
patenta pagatu zan
egunian galdu
orantxe etzi degu
etzaigu azaldu.
10
Kalte, ederra degu
zakur ura illa
laxter bagijuazke
beste baten billa
eztu preziso biar
eizian abilla
ura bezelakua
atera dedilla.
11
Bera gorrantza zan da
anka puntak beltzak
agiņa fuerte eta
letagiņ zorrotzak
izatza kendua ta
belarriyak motzak
larruzko trajia ta
ezurrezko ortzak.
12
Orra amabi bertso
zakurrari para
amaika eskale xarri
emandiyo ikara
asarretzen zanian
beltza zuen kara
ayek daukate poza
illa baldiņ bada.
|