Gaude milla ta bederatzi eun
Txirrita
1
Gaude milla ta bederatzi eun
ogeita amaika urtian
Kristo zerura iyo zanetik
oraņ daņo bitartian;
arrigarrizko kaso bat dago
Gipuzkoako partian
au Ezkioko Andua deitzen
zayon barriyo batian.
2
Amabi urteko alaba eta
zortzi urteko mutilla
amak auzora bialdu ditu
gaberako esne billa,
imajiņa bat azaldu zayo
aņ ederra ta umilla,
etxera juan da amari oska
aikiņ etorri dedilla.
3
Alabak amai esaten ziyon:
-Au eziņ aldu ikusi?
oso ederki jantziya dago,
bere korona ta guzi,
Ama Birjiņa izango da ta
etzuaztela igesi.
Belaunikatu lurrian eta
errezuan zian asi.
4
Aitak Jesus'i ijuin ziyon:
-Nere Jaungoiko prestua,
argitasun bat bialdu dezu,
etzaude gutzaz aztuba,
neronek ez det ikusi baņo
biyotza daukat poztuba,
zerorren Ama izango dala
nik egin dedan juskua.
5
Geoztik beste lagun batzuek
badirade ikusiyak,
aldia artara beiratzen dute
etortzen diran guziyak;
milagro aundiya izango dala
baditugu notiziyak,
izketan egon diradenari
adituta ikusiyak.
6
Sinistaturik nola dagoen
guretzat borondatian,
ejemplaria dator jendia
bire guziyak batian;
ataundar batek itz egiten du
egun bitatik batian,
iruritzen zait sartuko dala
zeruetako atian.
7
Imajiņori jantzi batekiņ
ikusi zuten lenago,
baņo gerostik muatu ditu
beste bi-iru jenero;
ori beiņ bistan jarri zayonak,
ni enteratua nago,
berriz ikusi lezakiela
juaten bada egunero.
8
Geok ere guk toki ortara
buelta bat egiņ genduan,
ango jenderik geyentxuena
zegon sinismen senduan,
toki ori da Ezkio mendin,
arbola biren onduan,
ainbeste jende izaten zanik
esnuan uste munduan.
9
Mendi geyena betia zegon
emakumez ta gizonez,
negar malkuak darizkiyela,
errosayua esanez,
arriturikan alkarri beira
ango seriyotazunez,
gaixto samarrak umildu ziran
naiz fede asko izan ez.
10
Elur malkua bezela dator
jendia arratzaldian
estaziyotik Ormaiztegira,
Ezkiyo non dan galdian;
Zumarragatik automobillak
danak alkarren pelian,
orko kontuak aditu eta
zerbait ikasi zalian.
11
Ameriketatik abiyatuak
bai omendia birian
Ezkion dagon milagrua ori
ikusitzeko idian;
ezkera noski surtan erreko
edo itoko urian,
zer izango dan iņork ez daki,
danak beldurrak aidian.
12
Kanta paper au biar bezela
etzan erreza ditatzen,
sayatu biat fabori ori
ote genduken kitatzen;
Ama Birjiņari agur egiņaz
geren animak maitatzen
aldez aurretik abisatu du
lenbai len presta gaitezen.