Galai on bat
Txirrita
1
Kaso bat nai det adierazi
nere intenziyo fiñez,
arantza batek zulatutzen nau,
nago sufritu eziñez;
biyotzetikan maitatzen nuen,
nobiya jarri zait miñez
esperatzen det sendatutzia
sayatuko gera ziñez.
2
-Agur etxeko andre leyala
nola dago Manuela?
bart arratzian enteratu naiz
oso gaizki dagola;
danak dakigu miñez dagonak
asko sufritzen duela,
sinista beza au adituta
pena artuko nuela.
3
Lengo batian galdetu ziran,
biyak izketan asita:
-Ama maitia, nobiyuak noiz
egingo otedu bisita?
Berriz ez dala arrimatuko
kasi jarri naiz etzita
edo bestela etorriko zan
orren aldian bisita.
4
-Juan dan berrogei egun obetan
gaxua ordago oyian,
atzo negonek lagundu eta
atera zan doidoyian;
-ez alniteke aurrera pasa?
nago itz egiñ nayian.
-Oraiñ lo dago, zuaz etxera
t'atoz urrengo jayian.
5
Jayian juanda galdetu niyon:
-Sendatu alda alaba?
Erantzun'ziran: -txit ongi dago
pasa zaitia salara.
-Alimentua ekarri diyot
artzeko moduan bada,
tori ogi bat, botill bat ardo
eta lakari bat baba.
6
-Gobernatuko degu alaba
ez bizi arren aberetz,
zuk ere zerbait egingo dezu
ala pentsatzen det nerez:
salda ona ta pastel goxuak
emango diskagu berez
ekaitzu oyek guretzat eta
orri botilla bat Jerez.
7
-Beron alabak gusto ederra
artzen badiyo jerezi,
eman bezayo, eran dezala,
ez nuen txarra berezi
onek gaxuak despreziyorik
ezdu nigandik merezi
¿nai aldu biyar ekarritzia
beste pardel bat gerezi?
8
-Borondatia badiyozula
orrek artzen duan poza
baño gaxua fruta jateko
oraindikan ez da gauza;
zuk berriz ezer ekarri biar
baldiñ badezu onunza
ollanda pare eder bat eta
dozenatxo bat arraultza.
9
Bere ollanda eta arraultza
allegatu da garaya,
neskatxa ere jeikita zegon
txoriya beziñ alaba.
-Iruditzen zait badadukala
zuri zerbait esan naya,
itzalditxo bat nai badezu egiñ
orantxen dezu garaya.
10
-Nekez etorri ziñadelako
egondu nitzan etzita,
ez da milagro miñez negonik
etzenduen ikasita,
biyotzetikan istimatzen det
egin dirazun bisita,
aldan maizena etorri zaite
ez daude atiak itxita.
11
-Aldan geyena ebita zagun
projimuaren pobreza.
amoriyuak ekarri izandit
zureganako nobleza:
nai alzenduke egin dezagun
Urkiolara promesa,
nik pagatuta San Antoniyon
biyok entzuteko meza?
12
-Segi dezagun biar bezela
asi genduan lanian,
gure gorputzak poztuko dira
ura bukatzen danian;
zertan kastatu birian edo
janian da eranian
meza ederra entzungo degu
esposatzen geranian.