Galai bat etorri zait
Txirrita
1
Galai bat etorri zait
prestubaren gisa
bertso berri batzuek
para albanitza
arrazoyaren bidez
nai duela mintza
sayatuko nitzala
eman niyon itza.
2
Aita bati bezela
esan dizkit itz bi
oien despreziyuak
goguan daukazki
kontrariyo pranko
izandu du noski
tontua izan balitz
etzeguen gaizki.
3
Dama gazte eder bat
ain gustagarriya
berez naparra zan da
ununtz etorriya
benta polit batian
serbitzen jarriya
eta Astiarraga
deitzen da erriya.
4
Dizdiz egiten zuen
izar baten gisa
biartu nua eta
eman zian itza
esanaz beste danak
alperrik dabilltza
zuk dadukazu nere
zarrallaren giltza.
5
Etxian da kanpuan
tabernan t'elizan
bi urtez zaitu zaitut
zu nola zabiltzan
beste aitzakiyarik
ez dezu deus izan
piska bat mudakorra
gaur askoren gisan.
6
Lenengo erromeriya
Astigarragan zan
beste mutill batekin
auntzian juantzan
alkar billatu degu
beriala plazan
beste sobranti ori
an zebillen saltsan.
7
Bentako tabernatik
lenengo auzua
an eztu mutill batek
jeniyo gozua,
biyotz gogorrekua
t'eskandalosua,
arretxek tira ziyon
neskari basua.
8
Ze pikardi izan zan
nua esatera,
autzi ziran basua
ta iru platera,
neskatxa erne zegon
makurtu zain bera
gaxua justutikan
eskapatu zera.
9
Ori da izatia
jeniyo torpia
mostradorian tira
zeniyon kolpia
arrek deitu baziņo
biardan tokia
seguru zan luzaro
preso egotia
10
Beste bat auzokua
sujeto zuzena
ni ill biar nauela
askotan esana
neskatx orren nobiyo
lenago izana
arrua ta koraje
gutxiko gizona.
11
Bentako iturriyan
illunabar baten
neskatx ori ikusi det
aspaldiko partez
izketan egon giņan
biyak borondatez
ez degu ezer esan
iņorentzat kaltez.
12
Bire bastar batian
an zegon gordia
makilla motz batekiņ,
aiņ zan kobardia,
buruan jota kendu
nai zian kordia
neoni ere lotan
ez negon ordia
13
Itza eman bazizun
orri egin kaso
ez neri kulpa gabe
makillarik jaso,
nola izandu geran
lagun eta auzo,
barkatzen dizut baņo
gaizki dago oso.
14
Beti guri segika
baserri ta kale,
beste lagun batzuek
bazituen alde
bi kolpe eman diskat
ukabillaz dale
andik aurrera etzan
okasiyo zale.
15
Ni baņo larriyago
ezkontzeko bera
zorrotz galdetu ziran
noiz egiņgo gera
oraindik lazu ortan
eznua sartzera
nai dezun martxa artu
presaka bazera
16
Orra Migel Altunak
aunditxua lertu
ojala izar ori
ez balitz agertu,
ba ezpada ez nitzan
aurreregi sartu,
oraindik libre dago
nai dubenak artu.
|