Fueruen gaņian
Txirrita
1
Orain bi milla urte igaru
bezela ziran asiyak
Erromatarrak berendunairik
gure zazpi probintziyak;
garai artako abarka dunak
ziran jeniyoa biziyak;
baziran penaz amildu eta
beren ezurrak autsiyak,
lastimosuak izandu ziran
ayen orduko antsiyak.
2
Denbora artako gerrero zarrak
ziran gizon onraduak,
aziyuetan irabazita
jazten zituzten graduak,
irurogeita lau urtekuak.
bazebiltzan soldaduak,
orain bezela etzuen iņor
engaņatutzen diruak,
Legobide ta Osabal ziran
Kantabriako buruak.
3
Aitona oyek zer pensatu zuten
azkeneko eriyotzian
ezgenduela jakiņ izandu
pena daukat biyotzian;
arrats guziyan otsae guardiyan,
egunaz erdi gosian,
zenbait nai gabe sufritu zuten
Erniyoko gurutzian,
ayen orduko ereziyuak
ederrak izango ziran.
4
Gure izeben amen amonen
osaben aiten aitonak
emen Fueruak defenditutzen
ibillitako gizonak,
bertan batalla irabazi ta
gero Erromara juanak,
Otabiande galdu zituen
bere erriko lagunak,
aundi gaistuak diran tokiyan
pagatzendu txiki onak.
5
Arrosa baņo zabalagoko
gure zazpi probiniziyak
baratza eder bat bezela zeuden
guziyak lorez jantziyak,
lau Espaņiyan morroi gaudenak
iru an ditu Frantziyak,
gizon gaisto bat dala mediyo
ondatu giņan guziyak,
beste munduban ikusten badet
eman biazkat graziyak.
6
Persegituak izandu gera
juandan zenbait urtian,
asko zabiltzan agindu nairik
Kantabriako partian,
mantxa gabeko lore ederrak
eztalirikan lau pian
errespetua guardatzen zuten
Lartau ementzan artian,
oraindikan ere denbora dago
berriro saya gaitian.
7
Geren sallari segi zayogun
ez bestetara mugitu,
motiborikan asko badaukat
ongi esanai banitu,
ni engaņatzen ez baldin banaiz
Euskal-erriyak baditu
Kantabriaren izenik ere
nai ez dutenak aditu,
zazpi senede aita batenak
egin gerade unitu.
8
Zazpi senide aita batenak
danak euskaldun garbiyak,
Tubal zarraren artaldedikan
banatutako ardiyak,
diran aitona nungua zuten
ez dakitenak erdiyak,
utzi ditzagun bide illunak
billa ditzagun argiyak,
beti betiko bere izena
izan dezan Kantabriyak.
9
Beren idea beste gauzarik
ez daukatenak buruan,
gaurko egunian alako asko
baditugu inguruan,
esaten tzaye Kantakria onek
bere jabia nor duan
kontra egiten asten zaizkigu
setosuaren moduan,
geren anayak ez ditugula
esan genetzake orduan.
10
Baldiņ egiyaz egiņa bada
aurreko zorren papera,
zazpi probintzi euskerazkuak
Kantabriatarrak gera
nere biyotzak daukan asmua
beti dijuan pakera,
bide askotatik martxa zuzenik
ezin gentzauke atera,
onena zein dan ongi neurtuta
bildu gaitezen batera.
11
Zazpi senide aita batenak.
egotia onen triste
fortunatu da desgrazi batez,
baņo ez genduan uste
maitatzen dute etorri dana
besteren gauzaren eske
egunen batez aserre samar
ikusi biar gaituzte,
jakin dezaten bagerala gu
izena degun ainbeste.
12
Mundu onetan ezin bizi ta
ez degu juan nai bestera,
gezurra esanda ez dago andik
etorritzerik ostera,
arrazoi gabe eman ziguten
lege kontrako jazkera,
gaņera berriz kontrari daude
galduko dala ez eskera,
gogor egiten ezpazayote
oyentzat aņa ez gera.
13
Kolka txarraren azpiyan dauden
txito urri kalgarriyak,
amarretatik bost iltzen dira ta
beste bostak elbarriyak,
pisti gaistuen bildurrez beti
gora begira jarriyak,
indar gutxiko gorputzak eta
suspiriyuak berriyak
kastigu onen mendian bizi
gera gaur Euuskal-erriyak.