Don Miguel Iturralde Echeverría, Oronoz'ko Erretore Jaunari, bere apaizatza urrezko eztayetan, omen motx eta kaxkar bat
Aldave, Joaquin
Bizpairu edo lau alditan
izan naiz Oronotzen.
Egon aldi goxok ziran
eta etzaizkit aztutzen.
Lenbizi izan nintzanian
ninduzun zu ikusten.
Izan gendun elkarrekiñ
itzaldi anaikorra.
Ederki ikusi nuen
ziñala maitekorra.
Egizko maitetasuna
da noski illezkorra.
Nerekiñ nere semetxua
neukan an nere lagun.
Aita amaren etxetikan
or utxi gendun urrun.
¡Zenbat malko ixill gordeta'
ito ziran gure barrun!
Zure eskutan utzi gendun
bere aita izateko.
¡Zenbat itza entzun dizkiyot
maitez zu goratzeko!
Don Migel en izen onez
ez dago aztutzeko.
Zure itzala izan zayo
egiz onuragarri.
Or ikusi zun-jarraitzen.
jakin on bidiari.
Argatik izan da beti
danon aurrian pozgarri.
Esker on bat agertzeko
det sasoi egokiya.
Aundi-aundiya izan du ta
zure egunak argiya.
Argi zala Jaun on-onak
beti zure arpegiya.
¡O bazter zoragarriya
daudenak erri ortan!
Or dezu zure kabilla
maitagarri benetan.
Ainbat anai jarri dezu
salbazio bidietan.
Zure otoitzak aundiya du
on aldeko indarra.
Zu berriz zaude oraindik
lanerako pizkorra,
apaiz ona, goragarri,
Erretore jatorra.
|