Bi gauzik onenak, zer ote diran?
Txirrita
1
Santo Tomasetan Donostiyara
juan naiz betiko moduan
ni bezelako baserritarrak
asko ziran inguruan
nere lagun bat an billatu det
moza nagusi onduan
tabernan sartu ote zurrut bi
eran ditugun orduan
sekulan artzen eztan seta bat
onlaxe artu genduan.
2
-Beste lan gabe etorriya nak
juntatziatik irekiņ
oraindik lengo jeniyo zarrak
omen zauzkiyak nerekin,
iņondik ere legerik balitz
kontu bat nikek jakiņ
mundu ontan bi gauzik onenak
zer ote diran, Serafiņ?
osasuna eta dirua
artuko nizkikek, Juakin.
3
-Jesus! Serafiņ, ori dek ire
itz egiteko modua
onez onian esaten diyat
aiņ aiz gizon onradua,
urtiak ere juan zaizkik eta
nastuba daukak buruba
konfian dek gauzik onena
fiņa eta seguruba
artatik asko daukan gizonak
zertarako dik diruba?
4
-Konfiantzakiņ gauza karrayo
baldin baziņa asiko
saltzen daudenak ez luke asko
zurekiņ irabaziko,
ori da gauza baliyosua
baņa denbora gutxiko
urte askuan ala ibiltzen
ez lizuteke utziko.
5
-Baņa, Serafin, xinista zazu
profeta zarren esana,
jakintsunaren arrazoyetan
izan zaitia etzana
beraz diruba berozi dezu
asko gustatzen zaitzuna
bata bestia istimatzia
munduan zeņen gauz ona
lapurrak ere oz dute iltzen
konpiantzako gizona.
6
-Nekatu gabe jan biar badu
diru gabeko gizonak
laxter akabo konfiantza ta
aren amigotasunak
xinistatuta bizi gaitezen
guraso zarren esanak,
oraņ bajuban asko dabiltza
lenago altu izanak
konfiantzaren faltarik ez du
diru askoko gizonak.
7
-Konfiantza da gizonarentzat
oso gauza egokiya
diruba baņo obiagotzat
jakintsunak edukiya
daukan guziyak emango diyo
erariya edo jakiya
kuidado gabe ari liteke
kendu artian plakiya
baitare beste zer nai gauza ta
lo ogiteko tokiya.
8
-Gazte denboran aldegin ziran
allegatu zait zartzia,
argatik nai dot ezdakitenek
abertentziya jartzia
pobriak laundu nekatu gabe
bizi modua sartzia
edo bestela prezisua du
etxe askotan sartzia
beņ eman eta lotsa biar du
berriz ara otortzia.
9
-Anaya batek bere arrebari
baso bat sagardo ekatzu,
erantzun ziyon an dauka giltza,
juanda zedorrek arzazu
bai ta iru ta lau ta bost ere
komeni baldiņ bazazu
zu zaitutzera guazela gu
iruritzen alzaizu?
ortik naikua berdindutzian
gora iyo ta janzazu.
10
-Amaika biar juan gera, Juakiņ,
periya ikusitzera
ta berriz ere desio nuke
lagun maitien antzera,
anaya baten puestora zuaz
bei esne dun bat artzera
konfiantzak zer esanai duen
ongi fijatzen bazera
emango dizu gustora baņo
zorretan zuaz etxera.
11
-Atzo juan nitzan dirurik gabe
zekor erdi bat artzera
arakiņ zarrak eta andriak
etzuten egiņ atzera
izketan ere tratatu naute
obispo baten antzera:
gure morroyak eramango du
zu bizizeran etxera,
kuidado gabe janzazu lasai
gizon gaixtua etzera.
12
Konfiantzaren alde izketan
jarduten dira batzubak
artzen duenak berak askotan
ipiņtzen ditu plazuak
ola denbora datorrenian
eztutzen dira lazuak
berriz bertara etorri biar
luzaturikan besuak
dirubak eta errezibuak
bukatzen ditu bertsuak.