Damututakuan...
Aldabe, Joaquin
Baserri txuri t'eder, gure jaio etxia,
ekaitz gogorrak jo du zure zimendua.
Galdu dira ziaro zure onoimenok.
Aien lekun jeiki ta nagusitu dira,
aundikeri egarri, gezur galgarriak.
Baserri txuri t'eder, oroimen lekua,
zure barruan daukat gozoki gogua.
Zure ingurun dauden zelai-sagastiak,
iturri garbi, bide, mendi ta garuak,
zaizkit egitan maite t'oso atsegiñak.
¿Nolaz etsi liteke entzun gaberikan
txori abesti alaiak eguna argitzian?
¿Nolaz iraun urrutin bazter legorrian
erreka mar-mar goxon dijuan bitartian?
¡Ez, Jauna, ez, iñola; ez arren sekulan!
Baserri onek sukalden daukon aldarian
Ama Birgiña dago begien aurrian.
Antxen nai det nik izan naizen bitartian.
Gorde nazazu, Ama, zure mantu pian,
sukalde goxo artan, epel-epelian.
Egunez eta gaubez baserri aldian
irauten dute gauzak izate luzian.
Zugaitz itzalkor dauka zutik-an aurrian.
Zorion t'osasun utsa bere barrunian.
Antxen bizi nai nuke goxotasunian.
Zu gandik ariñ-ariñ aundi ametsian
iges egiñ dizuna itxutasunian,
asper-asper egiñ da txoro iritzian,
¡io bedi berriro goruntz indarrian
biotz damu egizko maitetasunian!