Aurtengo estropadari
Txirrita
1
Bertso berriyak jartzera nua
estropadaren gaņian,
itxas gizonak alabatuaz
merezi duten aņian;
aurtengo ontan enpeņatu da
jendia alegiņian
bosti atsegiņ eman diyote
ospela zeukan zaņian.
2
Biba Manuel Arrillaga ta
zeren dituzu lagunak,
gauz ori ontzat artuko degu
konprenditutzen degunak,
umore onaz pasa ditugu
estroparako egunak,
danak konforme gelditu gera
bistan ikusi degunak.
3
San Pedro'tarrak kontentu dira
zuek egindako lanaz,
patroya ere sayatutzen zan
tira mutillak, esanaz,
indar guztiyak azaldu gabe
nik pentsatutzen dedanaz,
oraiņ deskantsun egon zaitezte
naikua jan da eranaz.
4
Patroyak uju egiten ziyen:
-Fuerte arraunari tira.
Ori aditu duten garaian
mutillak sayatu dira,
barkua txuxen eraman zuen
desio zuen tokira,
berialaxen eman ziyoten
bere balizari jira.
5
San Pedrokuak dute bandera,
Oriyokuak urrena,
oyen ondoren San Juan eta
Donostiya laugarrena,
txit errespetoz sartu ziraden.
beren arrayan barrena;
au zan sekulan ikusi degun
estroparik ederrena.
6
Lenengo bueltan bi segundoren
bentajan zegon Oriyo,
Manuel etzan asko estutu
gauz ori zala meriyo;
arrauna fuerte dantzatzen dute
bera jetxi ta gora iyo
aik berdindu ta beste amalauren
bentaja atera diyo.
7
Zer sentidutan itz egin dedan
konprendi zazute arren
lenengo bueltan lau txalupa oyek
alde ziraden alkarren,
kolkak txituak ziruditela
bata bestiaren urren
danak arraunak jaso zituzten
amaika segundo barren.
8
Getariarrak ziran bostgarren
ala enteratu naute,
eztira ola kostunbratuak
oraņ dala zenbat urte
bakoitzak bere ayetatikan
enpeņatu dira fuerte,
zer esanikan ez da oyentzat
egiņala egin dute.
9
Ondarrabiko arraunlariyak
ziran gero seigarrena
gorputz tamaņa ederrekuak
franko altu ta gizenak
soberbiyarik gabeko mutill
prestubak eta zuzenak
despreziyorik ez du merezi
fiņ jokatzen dan gizonak.
10
Pasa bezela itz egingo det
ordena ala nuan da,
Agiņagako barriyu ori
Oriyo'tarren mugan da,
bandera billa sayatu ziran
Donostiyara juanda
danen atzetik etorri ziran
norbaitez biar zuan da.
11
Eskarrik asko Donostiyako
Ziudade amantia
aurten naikua egin dezute
orrenbeste ematia,
ikusirikan badukatela
olako borondatia
berriz biartzen baditu ere
mereziko du juatia.
12
Pasadizuak ikasi ditut
aldian bizi naiz eta
gaņera berriz neonek ere
iņoiz letzen det gazeta,
ongi kostata irabazten da
oinbeste milla pezeta,
oraiņ deskantsuz egon zaitezte
olloz ta ardoz aseta.
13
Agur Manuel Arrillaga ta
konpaņi maitagarriya
zu zera urterik faltatu gabe
bost bandera ekarriya,
orantxe Kosta Kantabriyari
artu dituzu neurriya,
Biba alkatia Andonaegi ta
gora San Pedroko erriya!
14
Aita semiak, osaba illobak,
geyenak prareientiak,
maisu onaren akolituak,
jakinduriyaz betiak,
gaņera berriz aldamenetik
olako ayudantiak,
atrebentziya barkazazute
Pasayako lagun maitiak.