Atso gezurti bat
Txirrita
1
Txirrita ill dala kontatu omendu
Errenteriyan atsuak,
susto galanta artuko zuen
siņare ta gurasuak:
ayek negarra nere koņata
eta illoba gaxuak;
bizi naizela jakiņ dezaten
jartzera nua bertsuak.
2
Izeba zar bat bada, Panplonan
gure etxian aziya,
aretxek emanda artua naiz ni
Batayuaren graziya;
argana ere allegatu da
ill naizela notiziya,
ta gaxu ura an omen dabill
guziya lutoz jantziya.
3
Panplonan dedan izeba xarra
zenbatxu maite dedan nik
iņola ez derizkiyot
juzgatuko nukianik;
mandatari bat bialdu nuen
abisatzera emendik,
lutu tristiak bota ditzala
bizi naizela oraindik
4
Zeruban dauden santu ta santak
daude triste ta seriyo
len esan dedan gezurretako
atsua dala meriyo,
baldin Jainkuak salbaziyorik
orri ematen badiyo,
umildade ta errezatziak
askorik eztu baliyo.
5
Atso gaixtuak azkar egin du
bi alabaren tratua
beste bat laister salduko luke
baleuka zeņek artua,
inozentiak galtzen dabillen
gaixto desordenatua,
modu orretan segitzen badu
laister da kondenatua.
6
Bat itxua zan mixerablia,
salduzuna lenbizi
kuarto batian preso jarrita
atia ziyoten itxi:
ezer, etzuen ikusten eta
nora juango zan igesi?
Ąai zer gustua emanziyoten
Luzifer eta Judasi!