Arrantzale bat niganatu da
Txirrita
1
Arrantzale bat niganatu da
gizon prestuaren gisa,
Ezkion dagon ausuntu ortaz
kantak jarri albanitza;
itzas gaņian omen darama
bere munduko bizitza
biyotzetikan maitatzen ditu,
Jaungoikuak ta Eliza
arren negarrak urrikalduta
bayetz eman diyot itza.
2
Izugarrizko pasadizuak
jaun orren diskit kontatu,
oraņ pena det ez nituela
paperian apuntatu,
eziņ kontala jende nola zan
Ezkiyo-mendiņ juntatu
pobre ta aberatz danak nastuan,
errezatu ta kantatu
aurten bizirik gelditzen dana
izan liteke kontentu.
3
Ama Birjiņa datorrian
ikusten dute batzuak.
berari beira gelditzen dira
zabaldurikan besuak;
gezurra dala kontari daude
gaxto soberbiosuak,
badirudite ardi leyala
baten dabiltzan otsuak,
eskarmentua sartu diye
gure Jauna amorosuak.
4
Askotan ara juaten zerate
sinismenikan gabiak,
desanparatu nai dituzute
Jesukristoren legiak,
zuek desio dituzutenak
ez dira askoz obiak,
modu'orretan bajatutzia
ez du merezi fediak,
milagro on bat egingo digu
zeru lurraren jabiak.
5
Nik sinisten det Jesus dagoela
Altueneko graduan
ta Ezkioko kontuak ere
kasik alako moduan
ori txantxetan etorri danik
ez iņor artu buruan
Ama Birjiņak ikusi arren
jende asko inguruan
oyek ez dute apuratutzen
geyago dago zeruan.
6
Ama Birjiņa askok ikusi
Ezkioko larrian,
jende franko juntatzen zayo
iņoiz iņulabarrian
ankak jartzeko tokirik iņork
eziņ billatu larrian;
Zumarragatik beraxiago,
Ormaiztegitik urrian,
Andua deitzen zayon tokiyaz
Santa Luziko aurrian.
7
Oraindik ere, enpeņatzenda
gu salbatzeko lanakiņ,
sinistamen bat egiyazkua
jarri nai luke danakiņ
bire txarretan gabiltzalako
sentimentu ta penakiņ
gaxto guziyak gonbertitzera
bere ejenplo onakiņ,
gaurko eguneko batzuek baņo
luziagoko gonakiņ.
8
Orren semiak ez balu egiņ
amoriyozko bixita,
gaur oraindikan egongo ziran
zeruko atiak itxita,
zenbaitek gogor egiten digu
ori esaten asita,
guk ez dizugu sinistatuko
ez genduan ikusita,
orrelakuak egon litezke
beren animaz etzita.
9
Amak badaki zerengatik zan
Jesukristoren bixita,
nola jakintzun ez da, egongo
berak egin ta azita
kulparik gabe eman ziyoten
zenbait kolpe itxusi ta
biyotz erdibi egin liteke
arren planta ikusita.
Kalbariyoko mendiyan illtzan
gurutze batian josita.
10
Jesus'en Ama maitagarriya,
Aingeruen Erregiņa,
zeruan sartu obegenduke
inpernuan erre baņa,
gauzori guri adierazten
bazabiltza alegiņa,
bera jetxita, negar egiņaz,
ain dezu jeniyo fiņa,
guziyak ongi konbertitutzen
badaukazu zer egiņa.
11
Espaņi ontan bizi izanaiz
iņoizka juanaz Frantzia,
ni neonire zabarkeriyan
urtia franko pasia,
gorputza ala dakillenian
animak daukan trantzia,
gazte denborak aldegiņ ziran
allegatu zait zartzia
ondunitzan da esperatzen det
zeruetara sartzia.
12
Urtian beingo konpesiyuan
zabartutzia neguan
Donostiyako Jesuitetan
izandu nitsun lenguan,
beldur beldurrak arrimatu naiz
"Padre" zar baten onduan;
galdetu ziran zer estadutan
ibilli nitzan munduan
bi "aguriak" ordu, erdibat
gustora pasa genduan.