Amets bat
Txirrita
1
Bart ametsetan Amona xar bat
inguratu da nigana
esanaz: "¿emen bada gizon bat
nik ezagutzen dedana?
anbat etzayo akordatuko
ama semiak gerana
nere petxuko bularretatik
amaika trago erana
gaur ere pozik egingo diyot
nere aldezakadana".
2
Baju bajutik galdetu niyon:
-¿Ama Euskera altzera?
Erantzun ziran: -Bai, alaxe naiz,
baño egindet zartzera,
aspaldiyetan kanpoan nitzan
oraintxe nator etxera,
nere izkuntza maitatzen duten
semiak bixitatzera,
ia, zu ere salta zaitia,
oyen anaya bazera.
3
Ezagutzen det, Ama maitia,
dolorez egindu jira,
oraiñ semiak lagundutzia
oso gauza egoki da,
bakoitzak geron fameliyari
izan zayogun kupira,
gure anayak jakin dezate
biyar guazen batzokira,
gero beorri etxeko andre
gu bizigeran tokira.
4
Beorri ara dijuanian
nere anaya gaztiak
ayen orduko begiratuak
eztira izango trixtiak,
seme geyenak postutzen gaitu
beren Ama ikustiak,
esanaz oraiñ berexi dira
gure tarteko nastiak,
nik bezelaxe igual igual
maiteko dute bestiak.
5
Galdetu niyon: -Ama, ¿zer dabill
ola kopeta beztuta?
-Esango nuke baño zertako
berdiñ baliyo eztu ta
aidian ozta errez ibiltzen
ego muturrak moztuta
pena aundiya daukan gorputza
ezin liteke poztuta
nola enitzan asarretuko
oinbeste seme ostuta?
6
Ama gaxuak erantzun ziran:
-Añ doñu triste batian
miñez egonaiz juandan berrogei
eta amabost urtian,
nere malkorik ezta legortu
ordutik orañ artian
gure izkuntzan maitagarriya
sartu naidate larpian,
baño gurekiñ ibilliko da
Kantabriako partian.
7
Andikan laister jarrizituzten
oskola erderazkuak,
maisu geyena kastillanuak,
kolorez berde askuak,
gure semiak amenazatzen
luzeturikan eskuak,
itz bat euskeraz, aditzen bada
autsi biarrik kaskuak,
¿non ote dira garai bateko
emengo mayorazkuak?
8
Milla zortzireun irurogeita
zortzigarrengo urtian
guro izarrik maitatuena
gorde zan lañu tartian,
euskerarikan eztala biar
Kantabriak partian
uju aundiyak egingo ditut
emen eta apartian,
mututze ezpanaiz ezta galduko
ni bizi naizen artian.
9
Saya gaitian semien billa
galdu ziran tokiyetan.
gau eta egun zuri ujuka
or gaude batzoki-etan
astian iñoiz juntatzen gera
faltatugabe jayetan,
ama gauza gora altxatzen
sartu ezdedin loyetan,
zeiñ biretatik juaz biardegun
galde dezagun oyetan.
10
Nik dadukadan jakinduriya
alde batera da utzu,
baño maite det biyotzetikan
euskaldunaren izkuntza
bajatu ziñan pixka bat baño
gora nai zaitugu bultza,
orra semiak non dauden esan
juan zaitia aruntza,
kuidado gabe sartu aurrera
ogingo zaizu laguntza.
11
Ama guazen gauzoyen billa
ostu zituzten tokira,
seme guziyak korajez gaude
ez izan gutzaz kupira
Euskera baju egon da baño
gora egindu mugira
Euskal erriko belar gaixtuak
geyenak igartu dira,
oyek aldatu dituzten larrak
arrosa biyurtu dira.
12
Biyotz biguña daukagu emon
anparatzeko pobriak
gudarakore non izandia
lur ontan baña obiak?
odol beroko kasta gerala
ezagun du koloriak,
mundu guziya ikaratzen du
euskaldunen baloriak,
Tubal zarraren arbolatikan
zabaldutako loriak.