Ameriketako bizitza,
Txirrita
1
Europatikan askok egin du
Amerikara bixita,
etxe onian jayouatik
danak an ezin bizi ta,
lana egiñaz aberastuak
dabiltza ondo jantzita,
gaur ez liteke ezagutuko
beren amak ikusita.
2
Ni ezagutzen nituan zenbait
Amerikara juantzian,
gu emen asko gauden bezela
poltsatik ariñ antzian,
ta orañ berriz pasiatuaz
lujo aundiko kotxian;
gaur gizon batek eztu jakiten
bestiak nola bizian.
3
Andik onera ezin liteke
diru askorik bialdu,
bat bera nola gertatuko dan
segurantzirik bai aldu?
Ameriketan aberasteko
ez dira basta bi ordu;
an ere zerbait izango bada
berak sayatu biardu.
4
Ameriketan euskaldun asko
dauzka begiyak argiyak,
an daude bere aziendakin
mendi ixkiñan jarriak
izanagatik eunka beyak
eta millaka ardiyak;
urte batetik bestera igual
galduko zaizka erdiyak.
5
Ameriketan asko dabiltza
nik kalkulatzen dedanez,
naiko okelak janagatikan
erari gutxi eranez,
gure sagardo maitagarriyak
aparte daude esanez,
nayago nuk'an banegoke
naiz diru asko izanez.
6
Lagun prestuak aldamenetik
trankilidade onian,
okela jan da ura eranez
ari liteke lanian;
nere biyotza bonsolatzen da
au pensatzen dedanian;
pena guztiyak aztuko dira
aberasten geranian.
7
Mutill zintzuak Ameriketan
sobra lezake dirua,
ura daukanak seguratzen du
mundu ontako zerua;
andik aurrera nun nai badago
dibertitzeko modua;
toki on asko badira baño
Donostiya da berua.
8
Amerikatik baldin baletor
gizon bat ona ta fiña,
beren lanaren sakrifiyoz
diru puska bat egiña,
parientiak bisitatzera
ark dakarren atsegiña!
allegatzian eztu faltako
ondo zeñek itz egiña.
9
Nayagotikan oyek bezela
ez dau errez irauten,
denbora askuan bajatu gabe
mendiyan dira egaten,
ango langille jendiak ez du
ardo askorik egaten;
arren ederrak ez dakit nola
konserbatutzen zeraten.
10
Len esan degun indianua
allegatu etxera;
ama gaxuak laister altxa zan
ari lepotik eltzera,
esanaz: -Nere seme maitia,
sano ta onde altzera?
Kristau biziya nekez bezenik
nunbaitetik azaltzera.
11
-Bai, amatxo, bai, aguantatu dit
osasuna ta biziyak,
nerekiñ ara juan ziradenak
ez daude onla guziyak;
baditu aski lagun maitiak
illda lurpian utziyak;
nerau txit ondo ibilliya naiz
Jaungoikoari graziyak.
12
Gizon prestuba etorri zaigu
onradua ta lasaya,
lenago ore etzan izandu
fameliaren etsaya;
diru puska bat aurreratu du
badauka naiko sasoya,
gure auzoko neska zar batek
laister artu du usaya.
13
Mandaburuko Indianua
etorri omenden neska,
atzo nigatik ibilliya da
soltera nagon galdezka,
laister emenden pretenditzera,
¡ai! au demontrezko festa,
¡ai ze trajia egingo nuken
aren diruba baneuzka!
14
Ark berrogeita bat urte dizkin
nik ogeita emezortzi,
urrezko erlojuba omenzaukan
bere kate eta guzi,
errotratorik ere ez diñat
juantzan ezkero ikusi,
baño egingo diyo danaden
biartzen banau ez utzi.
16
Nik emezortzi urte nituen
ura emendik juantzanian,
geroztik beti otxe batian
jardun omenda lanian,
Buenos Airestik urruti gabe
Platako aldamenian
amabi milloi bankuan dauzkan
euskaldun baten mendian.
17
Gure izeba Frantxika Antonik
onla esandu lenguan,
Mandaburuko Indianua
nola topo eginduan
par irribatek itzuli diyo,
zerbait bazekan goguan
buru zuritzen asida baño
¡ai zer mutilla dagoan!
18
Izeba neri ez dit inportik
naiz, izan erdi zartua,
gazte txorua baño obe det
juiziyuan sartua,
diru piska bat baldin badauka
egingo degu-tratua:
-ia mutillak ekarri lasai
baziok zeñek artua.-