Bota zazu, arrantzalia, Jainkuen izenian beti saria
Aldave, Joaquin
Aurtengo iru lenengo illautek
bereala jun berrik dira.
Gu ere aiekiń pixka bederik
nai ta naiez zartu gera.
Ikusi degu San Jose aurretik
Uda-Berri jeikiera.
Antxo kosterak izan du aurten
goiz xamar bere asiera.
Arrantzalia ezgeradenak
eraman gaitu pozera.
Illbeltza, otsailla, ill bi abetan
etorri zaio eskutara
arrantzaliai antxo kosteren.
lenengo agiri ber-bera.
Ongi etorri dira txanponak
familiko premitara.
Moxtu aldiya artu du aurten
neguak era ontara.
Orrela segi dezala, arren,
aspertu gabe aurrera.
San Jose, atoz ia len bailen
arrantzaliai laguntzera.
Atoz, maitia, gizon abei
zure eskua ematera.
Ba al dizute talda onetxek
debotio ta jaiera?
Ba al diote zure emazte
Maria'ri biotz bera?
Ta zuen Seme Jaungoikuentzat
ez al dute nai legorra?
San.Jose eguna pasa da eta
ezta antxorik agertu.
Biar bada gero egingo ditu
sariak kargakiń lertu.
Edozeińtara etorkizuna
Jainkuak dezake ongi neurtu,
ta guk bitartian komeni dana
umilltasunian eskatu.
Ez itza gogor arruarekin
Bera geigo aserratu.
Ematen baizu esku betian,
zure biotza zabaldu.
Lagun urkua mundu guztikuai
bere biarretan lagundu.
Ez itxi biotz eta atia;
ez ezetzkuan gogortu.
Zuretzat dezun neurri zabalian
zure anaiak zuk neurtu.
Zuri barkatzia nai dezun eran,
alaxe zuk bestek artu.
Zure izerdik Jaungoiku Emalliak
onespentzen badizkitzu,
zure sendiya, zure azindan,
errin banatu ditzatzu.
Ez dira zurek ontasun oiek,
ongi gauz oni begitu.
Milloika daude mundu zabalian
gure anai gose ta estu.
Aita Santua oraiń berriro
nai gabez xaigu mintzatu.
Atoz, ba, gure Uda-Berriya,
lorez zelaik apaintzera,
beren kolore txuri-gorrikin
gure kalek usaitzera.
Baretu zazu itsas sakona;
sartuazi antxok saretara.
Betor antxua erri guztiya
ontasunez betetzera.
Arrantzalien sendi bikaiń au
atoz zu bedeinkatzera.
Urtero-urtero garai onetan
larri izaten zerate.
Eta edo andik edo emendik
kostera osatzen dezute.
Gizen-gizena izaten bada
nere zoriona artzazute.
Izan zaitezte beti leialak;
elkar lagundu zazute.
Antxo kostera sasoi betian,
berriz zuekiń nazute.