Alperraren suertia
 
Txirrita
 
 1
 
 Kalipurniyan euzkaldun bati 
 gertatutako kasuak
 danak eztitu merezi baņa 
 esango dizut batzuak; 
 penagarriyak ziran orrek an 
 eman zituan pausuak, 
 azkenerako lagundu diyo
 gure Jaun amorosuak. 
 
 2 
 
 Alperkeriyak bentzitu zuan 
 astu zitzayon lanian,
 golfo guziyen kapitan zegon 
 Kaliforniyen danian, 
 usandutako okelak janaz 
 beti ziar etzanian,
 ango zakurrak kontentu ziran 
 ura etorri zanian.
 
 3
 
 Labak aldian juntatzen ziran 
 iturri zoko batera 
 usandutako okelak eta 
 galleta puzkak jatera; 
 Gobiernuak bota zituen 
 Arjentinako partera, 
 parientiak orren sustraya 
 etzuten errex atera.
 
 4
 
 Bi naziyotan zeuden jendiak 
 aspertu zituan iya,
 gure Jainkuak lagundu ziyon, 
 eta bazeukan premiya,
 an zebillela izandu zuen 
 tokamentu bat aundiya, 
 lanian asko biartu gabe, 
 izanda orren Indiya.
 
 5
 
 Antzan bezela billatu eta 
 ekarriya dute andik,
 an partiera nola izantzan 
 goguan degu oraindik, 
 golfo guziya ujuka noski 
 eziņ arturik txandik: 
 -beti gu joka aida eta 
 eramazute emendik.