(Bertsotan)
Txirrita - I.R.T.
Txirritaren bigarrena:
Beljikatikan galdetu zuten
lendabiziko pasua,
jakiņik nola zegon Parisa
andik bide erosua,
aitatik ere artuak dira
uste etzan erasua,
porrokatu ta puskatu zuten
naziyo txiki gaxua.
I. R. T.'ren bigarrena:
Diyozutenez Beljika ori
izanik orren txikiya,
aundiyaguari onez onian
zertan ez utzi tokiya?
gaņera berak tiroka ekin.
erantzuera propiya.
istoriyetan azalduko da
galtza oyen aroakiya.
Txirritaren irugarrena:
Ogei ta amar milla milloiko
asi zitzaigun eskaka,
otso gaizto bat zirudiyela
artaldiari oskaka,
General Foch'ek bialdua da
Holanda aldera eskapa,
orain lau urte ainbat erronka
garai onetan ez dauka.
I. R. T.'ren irugarrena:
Ogei ta amar milla milloiko
omen zituzten eskatu,
frantzesak esan omen ziyoten
etzutela nai prestatu,
General Foch'ek ezpatarekin
Kaiser omen du sustatu,
jartzen dituzten gezurrarekin
batek biar du naskatu.
Txirritaren bostkarrena:
Beren joera Paris aldera
egin ziguten aurrena,
ango esiyak artu zituzten
Berdun'a berriz urrena,
sei illabete sutan pasa ta
etziran sartu barrena,
ez da andikan gustora juana
Kaiser'en seme zarrena.
I. R. T.'ren bederatzigarrena:
Frantzes oriek pentsatu zuten
Berlin'eraņo joatia,
Alemaniko fronteran laster
jarri ziyoten topia,
neri gizon batek esan didanez
larri ibilliyak tia,
Burdeos'era Paris'tik azkar
eraman zuten kortia.
General Foch da Txirritak geiena goratzen duan gizona. Orra bere laugarrengo bertsoa:
Amorratuak ziruditela
etorri ziran Frantzia,
orain esaten errezago da
orduko gure trantzia,
General Foch'ek eman diyote
uste etzuten partxia,
mereziko du diamantezko
estatua bat jartzia.
Txirritaren erronkak beratzeko bi arrazoibide sumatzen ditu I. R. T.'ek. Bata, ez dutela Alemania galdu etsayen armak, baizik barrengo naspillak. Bestea, frantzesak eta bere lagun danak pikutara bialduak izango zirala Amerikatik laguntza etorri ezean, ta orregatik ez dutela zergatik burua arrotu.
Rompe cabezas jarko dizutet
nai dezutenak pentsatu:
zeņek soņua jo duen eta
zein nola diran dantzatu;
Prusianuan ejerzitua
ez dute arman bentzutu.
Alemaniko sozialistak
diruz dituzte gaintzutu.
Balientien itxura egiten
orain zertako dabiltza?
ez al dakite noiz artu zuten
lendabiziko paliza?
ruso, belga ta franko inglesak
baizik izan ez balitza,
oyengatikan bi urte ontan
sartuak ziran Parisa.
Txirritak goratzen ditu amerikanoak bederatzigarren bertsoan:
Zepelin zarrak bonbaz betiak
goiko oroyan tartian,
millaka minak itxasoan da
submarinoak urpian,
oyek sumatzen ibilli dira
berrogei ta lau urtian,
Kaiser Paris'en ez da sartuko
Wilson bizi dan artian.
I. R. T. , berriz, ez da amerikanuekin gehiegi fiatzen. Orra nola dion amargarrenean:
Imposible da, frantzesa ez da
burutik oso sanua,
yankia bere alde artua
etorko zayo damua,
legorrian da itxasuetan
botia dauka amua,
Burdeos'tikan Hendaya'ra arte
laister amerikanua.