Or dezu
Lopez, Franzisko
Zenbait denboran
Donkidatzeko
Zerbait zuretzat
Nabill topatzen;
Bañan denbora
Igarotzen zait
Egun eta gau
Orla pentsatzen.
Saya gaitean
Etortzen zaigun
Barren ontatik
Zerbait gogora;
Iturri diz-di-
Zariyen gisa
Bota dezagun
Ura kanpora.
Kastillatikan
Etorri ziñan
Piska bateko
Euskal lurrera,
Gertaturikan
Ez dezula nai
Lur ontatikan
Iñoiz atera.
Chinistatzen det
Nola nai dezun
Mendi tartian
Bizi gurekin;
Nekazarien
Echolan eta
Arrantzalien
Batelarekin.
Nola itsaso,
Nola mendiak,
Nola bideak
Nola basoak,
Gure errian
Danak dirade
Chukun garbiak
Eta gozoak.
Sasoi oneko
Mutil sendoak
Eta neskachak
Liraiñ politak,
Sarjiñetako
Lorien gisa
Kolore fiñdun
Gustagarriyak.
Udaberrian
Estalitzean
Osto politez
Guzi-guziya;
Ta sagastiyak
Daukatenean
Sagar gozoa
Azi-aziya:
¿Nola ez poztu
Biotz tristeak
Osasun ona
Zabaldurikan,
Badaka berak
Bere likurta
Arratseraño
Goiz-goizetikan?
Eguzkiaren
Errañu-urreak
Egun sentian
Banatutzian,
Eta choriyak
Arboletatik
Beren lotatik
Esnatutzian:
¿Nola ez bizi?
Arrazoi dezu
Bizitutzea
Gure artian;
Orla gerade
Oitubak danok
Seaskatikan
Euskal-errian.
|