Bera'tar, agitz maite degun Iñazio Larramendiren eskutitzri erantzun apal eta maitekor bero-bero bat
Aldave, Joaquin
Igeska urtiak uste gabian
aunitz igaro zaizkigu.
Larogei ta bi bate dituzu;
nik irurogei eta iru.
Nere erriya, Beroko erriyaz
(antxen jayo nintzalako)
urruti andik biziyakatik
eznaiz iñoiz ni antziko.
Jaungoikuak ala nai izan eta
gazterik atera nintzan.
Nere kabiya emen jarri nun
Kantabri itsasuaren ertzan.
Urte zerrenda Orio erriyan,
ogeitaamaseitaraño,
pake betian kumplitu zaizkit,
ta ez naiz damu egundaño.
Jaungoikua zuzen beti ibilltzen
zaigu bere bidetikan.
¿Zeñek errango luke orduan
nere ertera andikan?
Askotan ditut gogoz oldosten
nere erriko berriyak.
Erriko bwsta, Egurri eguna,
ta baita Besta-Berriyok.
Egun batian "EGAN" letu ta
arrituta ikusi nun,
EL BIDASOAK euskeraz lerruk
nola idazten zizkigun.
Gauz ona zale ta on egarriz
zabal atia ikusita,
ixurtzen ditut biyotz barrundik
gauza moduk apainduta.
¿Gozo zaizkizu? Edan, Iñazio,
iturri garbi onetatik.
Jaungoikua beti lagun detela
jarraituko det gogotik.
Gu guztiyori sagar omua
atsegiñ zaigun antzera,
zu ere ala, egi-egitan
maitekor ta ona bazera.
EL BIDASOAK diyon bezela,
zartu ta ere gaztia
Uda-Berriko loria zera.
On zaigu guri aitortzia.
Urtek bizkarren bañan kementsu
daukazu arima pizkorra,
ez zori txorrez askok bezela
zimur, igartu ta elkorra.
Zuk nai zenduke iru lagunak
elkarrekiñ gertatzia
Bera'ko besta maitagorritan.
¡Askorxo da eskatzia!
Eskatu zazu otoitzen bidez
elkarrekiñ izatia
betiko egizko atsegiñ artan.
¡orixe nai det, maitia!