Basarri
Aldave, Joaquin
Nundik ta nola arlote onek
itz bat lezake asmatu?
Nola nezaket zure izena
biar ainbat gora altxatu?
Nere baliyua ezer eza da:
biar det egitan aitortu.
Garagarrillen lauba izan da
zuretzat oso pozgarri.
Zure ainbeste maitaliarentzat
aztuko ez dan oroigarri.
Euskaldun erri guziyarentzat
egiz egun zoragarri.
Bertso erraxa, erraxegiyak
zu biar bezela aupatzeko.
Obia nago ixill-ixillik
nunbait-zokoratutzeko
ta ez iņola (ez naiz ta gauza)
su gaz apaiņ mintzatzeko
Euskal erriko mirlu zaitugu
Euskal izkuntz maitatuan.
Jolasten zera nai dezun eran
itz neurtu, naiz azkatuan.
Gora ta gora zerurontz noiz nai;
noi nai bailara-auzuan.
Gauzak margotzen dituzu ederki
bazterretik bazterreaņo.
Erle langillia lez zabaltzen
dezu eztiya oraindaņo.
Zure aziya Euskal erriyan
ez da galduko egundaņo.
Egoki omendu zaituzte gendek
jayo zeran erri ortan.
Eziņ kontaala biyotz bazegon
gogoz bederik or bertan
pozaren pozez zuri txalotzen
igande egun eder artan.
Irrati medioz zure itzaldik
dituzu agitz mamitsuak.
Ta erriz erri zabiltzanian
daude gende zaletuak
entzuteko prest ari zeranian
ixurtzen zure bertsuak.
Ura etorri izugarriya
ujol bultzakor antzera!
Edozer gaya, naiz zallarena...
zu beti zutik an zera.
Edozeiņ puntu zorrotzenian...
etzuaz, ez errekara.
Guazen gu biyok ta ikus dezagun
nundik dezun doai ori.
Jaungoikuak berak bere on nayez
zizun ariman ezarri.
Ta zu geroztik azik zabaltzen
bazabiltza ari t'ari.
Zarauz erriya, egon zindezke
pozez zure seminkiņ.
Ondratzen zaitu eziņ ta geigo
bere izen aundiyakiņ.
Bertso-olerkik menpetzen daki
ta uztartzen ditu elkarrekiņ
Euskal erriya, maite dituzu
asko zure bertsolarik.
Goratu zazue zure Baserri:
jar zazu danon gaņetik
Gigante azkarra, bazuaz bidian
askotxoz danen aurretik.
Despeditzera nua, Maisu.
Daukat lana bukatua.
Zuretzat nere begiramena;
zuretzat errespetua.
Izango al dozu egunen baten
irabaziya zerua.