Baguaz
Aldave, Joaquin
Azken unea aituta
il zaigu urtia.
Asi da beila igeska
ertzetik bertzia.
Aurrez-aurre or dogo
zabalik bidia.
Ideki digu Jaunak
berriro atia.
Galdu da lengo urtia
ezerez ta utsian.
¿Nola gelditu gera
betiko aitzian?
¿Ongi egiñen pozez?
¿Larri ta nekian?
¿Onen izpirik gabe
utsun illunian?
Amildu dira urtiak
betiko iraundean
azola aundirik gabe
orain bitartean.
¿Nun geneuzkan burua?
¿Beko paz artean?
¡Obe jarri bagiñu
goyen-goyenean!
Alperrikan gabiltza
begiraz atzera.
Begiratu dezagun
beti aintziñera.
Erantzi gizon zarra;
bota bazterrera.
Jantzi gizon berriya
Kristorren antzera.
Urte berri onetan
ereiten badegu
bateko eun biar bada
bildu lezakegu.
Oriako goi laguntza
eskatu biar degu.
Guk ereiñ, busti arren,
almena Arek du.
Ereiñ ditzagun azi
betiko diranak,
lapur ta sits bildurrik
iñola ezdutenak.
Gabiltzan gogoz beti
zintzo ta zuzenak.
Jaunantzat bitez gure
gogo mardulenak.
Benetan nai badegu
aberatsak izan,
moztu lurreko larrak,
utzi zarkiñak an.
Goruntzara lurretik
ekiñ, jarrai egan.
Zeruko burestuna
jantzi ametsetan.
Olerkari meitia
anai zeratenak,
txortatu nai nituzke
lore usaidunak,
bakoitzari jartzeko
uztai loredunak.
¡Urte berri onetan,
zeruko osasuna!
Anai irakurleak,
nik zueri danori
dizutet nai biyotzez
zorioztsu Urte-Berri.
Izan-zaitezte denak
(eskerrak Jaunari)
bizi zaten bitarten
egi gose beti.
|