Azken otoitz beruak
Aldave, Joaquin
Arratsaldia bukatu da ta
laxter dijua illuntzera.
Egaztik azkar zelai-sorotik
gorde dira babexera.
Nekazariya etxeratzen da
azken lanak egitera.
Txaran txoriyak egun zan arten
jardun ziran marmarrian.
Kuku, zozua, billigarruak
kantari arbol adarrian.
Kirkirra berriz ixilldu gabe
zelai bazter zabalian.
Elizen torrian "Agur Maria",
amezkill soņu gozuak
zerutar intzez bustitzen ditu
gure izate osuak.
Egitan dira zoragarriya
ta agurgarriya orduak.
Arratsak bere mantu beltz pian
estali ditu bidiak.
Illun-illuna eroso dauka
maltzur erbi-iņudiak.
Ateratzeko ordua dute
xagu xar, untz ta pixtiyak.
Antxen bakarrik gelditzen dira
bide txior ta zabalak.
Goi alde argiya estali dute
jantzi beltz illun goibelak.
Urruntxo baten entzun litezke
trumoi orru atabalak.
Poli poliki mendi guztiya
ixill ta lo gelditzian,
jeikiko dira gaizki egillek,
langille on illunian.
Begi argiya, belarrik zorrotz
dauzkatenak arratsian.
Seme-alaba, aiton amona,
aita ta amak exerita,
apari legia beteko dute
onez danok elkartuta.
Ta apaldu ondoren apurtxo baten
kalte gabe berriketa.
Ondoren danok Errosariyua
utsegiņ gabe gaubero.
Arimak ere biar du mantenua
biziko bada egunero.
Zeņen atsegiņ oya guriyan
egingo duten lo gero!