Lagun atsegin eta leiala
Lopategi
Lopategirentzat gaia: Nola juzgatzen duzu Azpillaga lagun bezela?
Lopategi:
Lagun atsegin eta leiala
noranahi joateko ere,
saiotik kanpo kontularia
beti sano ta alegre.
Kantuz hastean bera aurrelari
eta gaiak biltzen trebe.
Horretan ni ta lagun guztiok
berakin zorretan gaude.
Lagunen lagun serbitzala-ta
zer esan bakarlanean
hiru lau bertso besterik gabe
kanta behar direnean
Utzi bakarrik ez jarri Joani
trabarik aldamenean.
Mezu bat ezin daiteke jarri
inoiz altaboz hobean.
Bertsolarien euskerak beti
jo du batasunerantza,
horretan ere gure Azpillaga
izan genduan ardatza.
Nola kantuan hala hizketan
badu aparteko gatza
gizon eder hau haundia baita
haundi eta aberatsa.
Hargatik ditu hainbeste lagun
ezin dira heldu denak
baņa begira jendez beterik
goi, be eta aldamenak,
Euzkadi dena biotzez hemen
bildu du zure omenak,
hartu itzazu lagun zar baten
zorionik beroenak.