Aupa, Orio'ko estropalariak
Aldabe, Joakin
Gure Euskal Erriko eder ziran estropak
argal agertzen ziran jantzita eriotz erropak
Irintsi eziņ zituzten porru saldaren zopak
Aurten bulartsu altxa ta gogoz artu dituzte
oillo salda, okela, biņa kafe ta kopak.
Jeiki zaizkigu berriz estropada aldiak,
luze igaro ondoren naigabe ta larriak.
Jarri dituzte sendo bikaiņ zimendu arriak.
Ainbat koroi loratu emendikon aurrera
jasoko ditu, noski, Orio'ko erriak.
"Emen gatozki" esatian emengo arraunlariak,
ernai nun-nai zegozten belarri ta begiak.
Aintziņetik zeuzkaten emanak agiriak.
Danok zekiten ongi Orio azaltzen ba'zan,
ikusteko giņala gauza arrigarriak.
Urriak baiņo geigo balio dun kemena,
goratu dezu egoki Orio erri izena.
Ez da izango -diot-, ez noski au azkena.
Urtek datozki berriz. Piztu sugar indarrez,
itzali gabe iņola zure itxaropena.
Auzo t'erbeste daude Orio'ri begira,
atera ditulako gauz on asko argira.
Nun-naitik datoz jendek gure bizi kabira.
Izan zan kaxkarrena. Bere etorkizunak
diz-diz argituko du txinpart argiz lurbira.
Zuretzat, Sarasua, nere omen apala.
Ongi dakizu, noski, naizela agitz argala.
Patroi izugarria, etzera ez makala.
Zure lagunarekiņ elkartu ta artzazu
besarkada estua, ta diruz eska ala.