Aupa, estropak!
Aldabe, Joakin
Badijua Uda aurrera
egualdi onakiņ.
Laxter Uda-Azkena
ego aiziakiņ.
Garaik goxuena
nai badezu jakiņ.
Nun nai emaitz mardula
sagar-gaztaņakiņ
etxeratzeko gero
gogo guztiakiņ.
Uda-Azken sarreran,
Agorra urbilltzian,
pixten du estropak sua
garai on-ontan.
Gende guztia asten da
mar-mar armonian.
Auzo, kale, ziudade,
ta erri bakoitzian,
ez da beste konturik
danon ezpaņian.
Baņan... lengo estropak,
nolaz galdu dira?
Altxa eziņik daude
indarrez argira.
Jetxi-ta daude bera
balioz erdira .
Erdi illian beraz,
ta Laxter obira.
Zenbateraņo poza
lenguak balira!
Arrantzale indartsuk
urrun atunetan.
Ez dituzte ibilltzen
eskuk arraunetan.
Trebetasuna galdu
dute gerrietan.
Kemen izpirik gabe
beren arimetan.
Estropak era ontan...
ditugu azkenetan.
Estropak biar du aurretik
bere prestaera.
Zailldu esku-gerriak
ta ekarri onera.
Nola nai jun ezkero,
dezute galera.
Ez, arren, jun nola nai,
gaztek, jokatzera,
ez bada ustez betiak
Bandera ekartzera.
|