Aupa, estropak!
Aldave, Joaquin
Badijua uda aurrera
egualdi onarekiņ.
Laxter uda azkena
ego aiziakiņ.
Garayik goxuena
nai badezu jakiņ.
Nun nai emaitz mardula
gaztaņ-sagarrakiņ
etxeratzeko gero
gogo guztiyokiņ.
Uda azken sarreran,
Agarra urbiltzian,
pixten du estropak sua
garai on onian.
Jende guztiya asten da
mar mar armonian.
Auzo, kale, ziudade
ta erri bakoitzian,
ez da beste konturik
danon ezpaņian.
Baņan... lengo estropak,
ŋnolaz galdu dira?
Kopeta altxa eziņ dute
indarrez argira.
Jetxi ta daude bera
baliyoz erdira.
Erdi illian beraz,
ta laxter... obira.ĄZenbateraņo poza
lenguak balira!
Arrantzale indartsuk
urrun atunetan.
Ez.dituzte ibilltzen
eskuk arrauneten.
Trebetasuna galdu
dute gerriyetan.
Kelmen izpirik gabe
beren arimetan.
Estropak era ontan...
ditugu azkenetan.
Estropak biar du aurretik
bere prestaera.
Zailldu esku-gerrillak
ta ekarri onera.
Nola nai jun ezkero,
dezute galera.
Ez, arren, jun nola nai,
gaztek, jokatzera,
ez bada ustez betiak
Bandera ekartzera...
|