inprimatu
Maria'ren alaba naiz ni!
Izenburua:
Maria'ren alaba naiz ni!
Sinadura:
Loentxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Loentxo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
163.zk.
Orrialdea:
1

Maria'ren alaba naiz ni!

 

Loentxo

 

     ALABAK

 Maiatza agur, agur loriak,

 Juan zaizkigu guziak;

 ¡Amatxo! ¿malkoz nola ez busti

 Zure alaban begiak?

 

 Gaurtik aurrera oi bezela

 Zure etxera ez nator;

 Banua ni ta, zori onean,

 Egon zaitea Ama or.

 

     AMAK

 ¿Zergaitik baña zaude negarrez

 Begi guziak urtuaz?

 Itxodon zazu apur batian

 Negar malkuak kenduaz.

 

 —¡Ondo dakizu maite dan ura

 Utzi bear dan garaian...

 Utzi nai ez-ta utzi bearreko

 Geza-miñezko ez-baian...

 

 —Galderatxo bat. ¿Maite al nazu?

 —¡Miña dirazu ematen!

 ¿Zergatik baña ondo jakiña

 Dirazu neri galdetzen?

 

 —Nik dakitana aditu nai det

 Zure mingañan itzetik,

 Eta nundikan nazu ba maite

 Jakin liteke —¡Biotzetik!

 

 —¿Nun asaltzen da maitasunan

 Egia? nun? nun? —Nekian.

 —¿Noizera arte iraungo dezu?

 —Bizitzak diraun guztian.

 

 —¿Etsai gaiztoa etortzen bada

 Sakonak txistuz aizetzen?

 —Erantzuera badakit ondo

 Datorrenari ematen.

 

 —Arrokeria esnatzen bada

 Apaindurien larretan?

 —Oinperatuta utziko det nik

 Nere oinpeko autsetan.

 

 —¿Belarrietara eldutzen bada

 Lizunkerizko itzikan?

 —Itxiko dittut ez aditzeko

 Loikerizko txintikan.

 

 —Dantza gaiztoko tokietara

 Arin zuazen unian?

 —Ez naiz joan da, ezta joango

 Alaba nazun artian.

 

 —Oroipen txarren imurtzietan.

 —Alperrik datoz nigana,

 Naiz Maria'ren alaba eta

 Juango naitzu zugana.

 

 —Loikerien zaletasuna

 Etortzen zalla ez da ba.

 —Etortzen bada esango diot

 ¡Naiz Maria'ren alaba!

 

 —Esan guzia esan bezela

 Baldin egiten badezu

 Zere Amaren babes gozuan

 Beti guziko zaude zu.

 

 —Agur Maiatza, agur loriak:

 Bukatu dira guziak;

 Pozez beterik arkitzen dira

 Ama-alaben begiak.

 


inprimatu