inprimatu
Eskallera mallak gorako ala berako? - Gorako ta berako!
Izenburua:
Eskallera mallak gorako ala berako? - Gorako ta berako!
Sinadura:
Loentxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Loentxo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
120.zk.
Orrialdea:
1

Eskallera mallak gorako ala berako? - Gorako ta berako!

 

Loentxo

 

 ¡Agur amatxo zure ondotik

 Urrutitara ni nua

 Bazenekizu nere biotza

 Nola dijuan miñdua!

 

 ***

 

 Legortu ziran malko samiñak

 Alaitu zaye begia

 Au da pozaren atsegiñ ona

 Buru austerik gabia.

 

 ***

 

     Txurruta

 Ardorik gabe irrintziz duaz

 Arduarekin geiago

 Napar gozuak poztutze ez dunik

 Emen auetan ez dago.

 

 ***

 

     Joxe Ramon ostalaria

 Eguna juan da gaba etorri

 Oien atzeli astiak

 Aste askokin illak ugari

 Illen ondoren urtiak.

 Onela gure Joxe Ramoni

 Bere buruko illiak

 Beltzak ziranak erori eta

 jaio zitzaizkon zuriak.

 


inprimatu