inprimatu
Andre Maria'ri oroipena
Izenburua:
Andre Maria'ri oroipena
Sinadura:
Loentxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Loentxo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
121.zk.
Orrialdea:
1

Andre Maria'ri oroipena

 

Loentxo

 

 Gora ta gora zeru aldera

 Gogo sutsuaz begira,

 Gau eta egun nere begiak

 Aspertzen ere ez dira.

 

 Antxen baitago nere etxia

 Bizi tokirik onena,

 Antxen baitauka nere biotzak

 Ama denetan maitena.

 

 Maite deguna dagon tokian,

 Maite danaren onduan,

 Atsegin oi da neketan ere

 Maitia dala goguan.

 

 Baņa maitia, maite izanda,

 Arengandikan urruti...

 Ai au, nekia kendu ezinda

 Maite deguna buruti.

 

 Maite nuana juan zitzaidan

 Erbestetikan errira

 Orrengatikan dauzkat begiak

 Zerura gora begira.

 


inprimatu