Agur, gazte, laxter arte
Aldave, Joaquin
Zabal zinitun, gazte,
galgarri bidiak,
ta zu arrapatzeko
ugari sariak.
Nun nai errus zeuzkatzun
apaņa loriak.
Zuretzat zeuzkan munduak
urre koloriak.
Gaztetasun liraņa,
bizitzeko poza.
Prest ziņan ustutzeko
atsegiņ kaliza.
Etzendun zuk nabaitzen
eragozpenarik.
Etzendun zuk ikusten
subien mixtorik.
Etziņan zu oartzen
larra, sasi ta otez.
Bazijuazen aurrera
gazte indar gosez.
Gaitzaren segak moztu
zaitu bat-batian.
Oraiņ etzanda zaude
oņazez oian.
"Gaitza pen zauden oitik
etzera jeikikon
erabaki du Jaunak
maite zaitulako.
Ortxen zure urria
eraman bidetik,
garbi geldituko da
orban ta eskoriatik.
Urturikan gorputza
ezur t'azalian.
sakrifiziozko eskeintzaz
Jaunaren aldarian.
Eldu da ordu ta unea,
azken dan asnasa.
Bazuaz mundu ontatik
santu baten gisa.
Betiko argiz beteko
zaitu zorionez.
Ez egon onen gatik
erruki negarrez.
Guraso zeratenak,
izan badezute
iņoiz orrelakorik,
alaitu zaitezte.
|