inprimatu
Samiña. "Burni Bide"-ri
Izenburua:
Samiña. "Burni Bide"-ri
Sinadura:
Litargi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Litargi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
646.zk.
Orrialdea:
6

Samiña.

 

Litargi

 

  "Burni Bide"-ri

 

 Iñaki Done aurre-illuntzian

 Gizon mordoskak kale ertzian

  Illuntasuna...

  Goibeltasuna...

 Joan zan igesi gure zoruna.

 

 Ituak dira, Deba aldian

 Jardetsi zuten nere aurrian

  ¡Gure ituna

  zeñen astuna!

 Onela amai genduan eguna.

 

 Izpar beltz illun

 samiña nai nun

 ezin alaitu giñaden iñun

 ¿Zergatik Urtzi Jaun Altsu ona

 itzuli dezu illuntasuna?

 

 Alaitasunen billa gabiltza

 gure biotza ase nayean

 igande eta berdin jayean...

 Eriotzaren ateko giltza

 Urtzik ibiltzen nai duanean...

 

  Uste gabean

  itxas artean

 Ura larriya denak batean

 itoaz. Urtzi erruki zaite,

 Sartu itzazu Goiko atean.

 


inprimatu