inprimatu
Poza. "Aberri"-ri
Izenburua:
Poza. "Aberri"-ri
Sinadura:
Litargi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Litargi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
645.zk.
Orrialdea:
6

Poza.

 

Litargi

 

  "Aberri"-ri

 

 Uztail egun oroigarria

 ogei ta amarra da itzulia:

  goizean euri,

  gero eguzki,

 gu biltzearren ager zan noski.

 Astindua da pranko barazki.

 

 Bultzian sartzen pozez alaitzen

 "Txiki alai" an zaigu agertzen.

  "Ira" laguna,

  (len ezaguna)

 jetxi zaiz ortik atoz gugana

 ta an bildu zan alaitasuna.

 

 Zinbulu zanbul bultzia asi

 zupaka laster zan limoiari

  eta nastea

  joan zan bestea;

 nola bai dagon gazte-gaztea

 saya zan beldur guzik kentzea.

 

 Uste gabean Elgoibar-era,

 egin zan geltokian sarrera.

  "Aberri" an zan

  gure zalantzan.

 Amaika bosteko luzatu zan,

 besarkatuaz asarre etzan.

 

 Beste bultzia Bilbo aldetik.

 Idazle pranko bazan bertatik.

  Jaupara urren.

  "Aberri" erren

 orrengatik zan geldi atze-en;

 baño gosaltzen jarri zan aurren.

 

 Gosaldurikan laster kalera

 aldeztu nairik gure euskera;

  guazen bultzira,

  ¡bai! geltokira

 azken kondarrak or eldu dira.

 Baturik goazen zur batzokira.

 

 Batzar bizi zerbait nastu zan;

 baña kaltezko ezertxo etzan

  ta irabazi

  nairik irasi;

 beingo batzorde bat zan autetsi

 eralguntz on bat dezan berezi.

 

 Berriz Butron'go "Mirentxu"-gana

 jarri bai zuan guretzat jana.

  jan da, abestu

  bertso ta txistu

 biotzak ziran ederki piztu.

 Bazkal jai ura ezin zait aztu.

 

 Urren batzokin berriz abesten

 alai guztiok giñan arkitzen

  akeita artu

  txokorra sutu

 naiz ta txol batzuk baziran ustu

 etzan iñortxo burutik nastu.

 

 Bultzian joan nai ta ezin etsi

 eziñ iñolaz "Aberri" utzi

  oinka aurrera

  urren atzera

 "Burni bide"-k nai bere aldera,

 galtza txuriaz arren sarrera.

 

 Batzuk bultzian ziraden sartu

 ni legorrian nintzan geratu

  "Aberri" zaintzen

  edo laguntzen

 bakarrik samin bai zan gelditzen.

 Emazte gabe bai da arkitzen.

 


inprimatu