Aberri. (Osoro'tar Gotzon'ari)
Litargi
1
Gizon koskor bat ikusi nuben
lengo illuntze batian
zalaparta iskanbillakin
arrazoyaren kaltian,
orrengatikan agertu nazu
zerbait esan bearrean
gaur lotan dauden euzko biotzak
esnatutzen diranean
gu bezelaxen jarriko dira
Euzko bide zuzenean.
2
Euzkotarrak len zer izan ziran
eta gaur nola geraden
argi ta garbi ezarritzea
gogoak eman dit emen,
antziñatikan gura asabak
aske bizitu ziraden,
besten etxia zuzendu nayaz
naste sartu ziran urren,
orra zergatik besteren mende
gaur arkitutzen geraden.
3
Elkartu gabe ibillitzea
beti da euskaldunena,
on izan da erru aundiya
galtzeko bere almena,
indartsua len izanagatik
Alkeriya ta galmena,
zapuzkeri ta billakeriyaz
lur jorik kaskal urrena,
zatiturikan besteren morroi
ekarri du ondorena.
4
Euskal-erriya bi zati egin
zaigula dtl nik aditzen,
on orrela gertatutziak
ez nau batere arritzen
ez bai dakigu euzkotar orok
anai bezela maitatzen;
Sozkaldetikan gabiroi tzar lez
bi anai arrapatutzen,
atzapar zorrotz pozi edenaz
Pantze aspaldi asi zen
5
Sei anai izan, bi arrapatu,
Naparra bitan zatitu,
zitalkeriyak orrelakuak
beti egin izan ditu,
Napar zati bat euzkotar utzi
bestea frantzes biurtu,
une berean gure anayak
¿Euzko ta Prantzez arkitu?
ez iñoiz iñun iñolaz ere
ezin liteke sinistu.
6
Lapurdi eta Zuberoa ziran
Benapar-akin batian
samintasunez zori gaiztoan
arrapatubak katian,
Euzkotar ayek bitarten ziran
bizi askatasunian,
geroztik berriz erridi oyek
dirade Prantze mendian,
Euzkotar izan Prantzesak uste
orain urtiak juanian.
7
Bildurrarekin Gipuzkoa zan
laguntza billa urrena,
zanpaturikan arki etzedin
Gaztela "errege"-gana
izena bakar ezarritzea,
aski zala berarena
lege arauak egite ori
Gipuzko batzarrarena,
askatasuna orra or garbi
gure aitona zarrena.
8
Milla berreungarren urtean
Gipuzko Gaztelarekin
onela aitu ta elkartu zan
"errege" Jaun artzeakin,
Kastillakua "erregea" bai,
Jaun bakar Gipuzkoakin,
ezin legerik ikutu eiken,
morroi bat lez zan gurekin,
orra or garbi askatasuna
Gipuzkoarrak berekin. '
9
Milla irureun ogei ta amabi
urtean degu urrena,
Araba ere Gipuzko gisa
juan zan Gaztelakuena,
bildox zai larri nai aizukean
agertu otsoarena,
pozikan bayetz len bat banuen
orain badet bigarrena,
billakerikan zatitutzea
izanikan ondorena,
10
Bizkai-ko Jauntzat Jon irugarren
zegon beatzi urtean
milla irureun irurogeita
emeretzi garrenean,
beraren aita "Kastil errege"
aurrez zegona "kortian"
ill ta semea jarria zute
aitaren leku berean,
ango "errege" Bizkaia-ko Jaun
izanik biak batean.
11
Gauz ori bera gerta izanda
beste garai batian,
"Karlos" lenengo Españakoa
bostgarren Alemanian,
bi erridi edo "nazioak"
"errege" baten mendian.
Alemana etzan Españarra,
Bizkaya era berian
ezin iñola izan liteke
endaz ez dan bitartian.
12
Gipuzko, Bizkai eta Araba
era orretan bizitzen
Euzko odola eta oiturak
asi ziraden nastutzen
izaera on jator bikaña
uste gabean galdutzen,
atzerritarrak giro geyago
beren biotzak okertzen,
ondorenian asi ziraden
anai Naparra lotutzen.
13
Eun ogei ta amairu urte
igaro ondorenian
Naparra ere menperaturik
sartu zute barrenian,
azpitik "Alba dukea" baitzan
sayatuba gogorrian,
Gipuzkoarrak ausarki aski
zituala aldamenian,
euzko anayak azpiratuaz
Belateko lasarrian.
14
Atzerrikuaz bat egiñikan
anai euzkoa menpetu
Belate mendiko jasarrean
Naparra zuten zatitu,
itxuraz ordain saria bear
nola bait ere agertu,
amabi "kañoi" anai naparrai
bai zizkaten arrapatu;
orrengatikan Gipuzkoarrak
bere ikurdian ditu.
15
Euskal erriya bizitu zana
batu gabe alkarrekin,
eta orretan lotu ziraden
"Gaztela erregeakin",
oldoztu gabe luzatutzera
morroi jartzea berekin,
orra zertara etorri geran
oyen itxumenarekin,
artu emanik ezpagendu lez
zañetako odolarekin.
16
Ondorenian ustez pakea
guztik jarririk batera,
baña urren zan " Lei-salika" gaz
erriya asi nastera,
"Isabel" ezin jarri zeikela
"Korten" erregin ostera,
bostgarren "Karlos" batzuk zioten
jaso bear da orrera,
zoraturikan odol isurtzen
ortik euzkoen galera.
17
Euzkoak ¿zer ikusi zeukaten
Gaztelako gudarekin?
eskubidea zer naitarako
¿ez al zeukaten berekin?
milla zortzireun oitamairuan
Fuero, relijioakin,
nasturik oso berena etzan
gauza beresiarekan,
odol isurtzen asi ziraden
anayak anayarekin.
18
Erri ta ibar, baso ta mendi
Euzko odola isurtzen,
sei urte gogor ikaragarri
anayak anaya iltzen,
noiz bait ere asi ziraden
era onetan aspertzen,
Maroto berriz Esparterokin
gauzak ongi antolatzen
maltzurkeriyaz ziran Bergaran
baturik alkar laztantzen.
19
Milla zortzireun oita emeretzi
garren urtia tristia,
"Kastill" aldeko "Kortean" gogor
eten ziguten estia,
"Sin perjuicio Constitucion"
ezarririkan legia
"Aduana" ta gure atiak
arturik beste bidia,
ordu ezkeroz irabaziak
aruntz alditubak dira.
20
Urte batzubek pake itxuran
berriz laster zan nastia
zazpigarrengo Karlos-engatik
bigarrenez gudatia,
lenbizikua nastu zan gisa
emanik "errematia",
lau urte gudan ibil ondoren
Euzkotarrentzat kaltia,
kontribuziyo ta gudaritza
ordutikan da botia.
21
Gure aurrekok nasten sarturik
lortu zuten auleriya,
gaur indarra da arrazoi ordez
gure gañetik jarriya
¿besten etxian zertako sartu?
nasteko Euskal-erriya,
ondoren txarra ekarri digu
orain dago elbarriya,
alare batzuk aulago jarri
nai dute errukarriya.
22
Utzi ditzagun alde batera
naste ta ergelkeriyak,
antziña zuten jantzi berakin
ager ditezen erriyak,
piztu ditzagun gure iskuntza
eta oitura garbiyak,
Uriyan dantza jolas bikañak,
mendiyan oyu irrintziyak,
Euzkotar jator ager gaitezen
arrebak eta anayak.