inprimatu
Moda zalien aurka nazute
Izenburua:
Moda zalien aurka nazute
Sinadura:
Lilitxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lilitxo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
741.zk.
Orrialdea:
5

Lilitxo

 

 Moda zalien aurka nazute

 bertsoak jartzen asiya;

 orretarako eskatzen diyot

 Goiko Jaunari graziya;

 Kristo mundura jayo zanetik

 bi milla urte da iya,

 oraindik bada jendia pranko

 ludian gaizki eziya:

 oyengatikan esan biar det

 gauz bat goguangarriya.

 

 Aste osoan zatorra, zator,

 zator da beti jayian;

 piper-miņ asko eduki arren

 ezpain eta muturrian;

 sedazko soņak ez du baliyo

 tximu zarraren gaņian;

 ala ta guztiz ezjakin da au

 jende askoren artian;

 tximua urrez jantzita ere

 tximu da bizi guztian.

 

 Aste egunez lanian eta

 jayian arro, ardurak,

 ordubiterdik jantziko ba-da

 pintatzerako irurak;

 lan gogorreko trabaziyak

 eraman ditu oiturak:

 —Ama espaņak beltzak daukazkit

 ekarri beitza pinturak...

 Ągero txit errex alkar jo dute

 patrikak ditun junturak.

 

 —Ola, don Pepe, presente nago,

 esan guapa naizela...

 —Si (...) desir. eres muy guapa

 mi querida Isabela:

 orain yo quiero por mi regalo

 eman kremazko pastela,

 nunca me gusta sin comer nada

 baltzen astia, bestela

 plaki aundiya edukitzen da

 uts dagonean sabela.

 

 Mundu onetan askotxo daude

 moda txarraren mendean;

 uste dute ba, edertzen dala

 bat pintatutzen danean;

 baņo usteak erdiya ustela

 izaten du geyenean;

 engaņatutzen zerate danok

 zeon edertze bidean;

 len itxusiya zana itxusi

 orain gero ta iltzean.

 

 Gaurko egunen olako asko

 dauzkagu gure errian,

 goiza santuki elizan eta

 baltzera arratsaldian;

 orlako oyek ote dabiltza

 gu engaņatu nayian?

 Alperrik baņa: danok dakigu

 zer dan pasatzen jayian...

 ŋT'oyetakorik ez ote dago

 abertzalien artian?

 


inprimatu