Abendua
Aldabe, Joaquin
Denbora santu oraingo onetan
dagokigu kristaubari
ajola aundikiņ zintzok agertzia
begiratuz argiyari.
Jantzi premiyan arkitzen gera
oitura garbi jantziyaz.
ŋEz ote gera ibilli abetzatz
biar baņo geitxo antziyak?
Eleiz jantziyak illunak dira;
ez da ikusten lorerik.
Ixilitzen dira soņu alayak,
abesti eder ta pozgarrik.
Eleiza Santak ixurtzen ditu
inzensu usai gozuetan
alako eskari, alako otoitzak
Abenduko denboretan.
Igarle aundiyak ikusten zuten
Seme Jesusen jayotza,
prestatuz ongi zetorreneako
jende guztiyen biyotza.
Egurri jayak datozteneko
prestatu itzagun bakoitzak
labe onetan beroditetzen
baldiņ badauzkagu otzak.
Jan eta edanen geyekiriyak
biar ditugu gorratatu.
Aragi griņak baztertu eta
danak ongi menderatu.
Ordu da, anayak, erna gaitezen
lo zorro aztun onetatik.
Arrotsa jun ta dator eguna;
laxter bere bidetotik,
Ongi etorri bat emateko
guri dagokigun eran,
beste biderik ez det arkitzen:
maitetasun osua eman.
ĄO zu edozeiņ, kristau zerana,
pixtu zazu zu gan maitez
sinismenezko argi biziya:
bizi beti zeru ustez.