Lau sasuak
Ligueix, Louis
1
Lilidle ederrenak jalgi direnian,
Bedatsia jin zaikü arrosa eskian,
Bai eta kantüz hasi txorien artian,
Sasu ederragorik eztela urthian.
2
Udak arrapostia: «Jar hadi heñian,
» Gaztetto beihiz, eta ez sar ürgüllian.
» Badüka jatekorik deus ere etxian?
» Ogiak zohi dütük ene alhorrian.»
3
Aize herots bateki mintzo larrazkena:
« Ziek espantü, bena nik diat fortüna.
» Früta hoberenetan hartzen diat jana.
» Ziauste, txesta dezagün ene ardo huna.»
4
Negiak ihardetsi: «Nik lüze bizarra,
» Freskatüren zaizie orano sudürra.
» Horra nük zien hütsen orai lamatzera:
» Birjinitate batez gordatzen dut lürra!»
5
- « Kantüz hasten denian kükia mendian,
Hire kapa xaria sartzen dük hurian;
Eta ordari jarten zühañ-adarrian
Gerezi molkotto bat dilindan airian.»
6
Udak bedatsiari: «Nik diat xapela:
Errek eiherazaiñer biziko direla.
Bedaka hortan zitak berotü kapela;
Errespetatzen diat hik eman itzala!»
7
- «Eskü batez hartzen tüt ajerak üdari,
» Bestiaz emaiteko negü gosiari,
» Karitate-egile, San Martin üdüri,
» Zoko orotan diat eman abonderri.»
8
Zakhü lüze bateki mintzo da negia:
« Benedikatia hiz, larrazken aizia!
» Frütaz bethe ükenik praubien bidia;
» Ni hetarik beinintzen, bethe zait zakhia.»
9
Hola mintzo zirela, joran zen bi urthe.
Lege hau egin die phartitzeko bake:
» Lagünt itzak lagünak arragretik gabe,
» Lagünen lagüntzaren izanen hiz jabe.»