inprimatu
Ludiaren asierari
Izenburua:
Ludiaren asierari
Sinadura:
Lexo (Sarasola Azkue, Juan Jose ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lexo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
665.zk.
Orrialdea:
7

Ludiaren asierari

 

Lexo

 

 Jakintsu batek beartutzenau

 edestia irakurtzera,

 errespetoan saya nadilla

 bertso berriyak jartzera;

 Kristau fielak batu gaitezen

 katolikoren antzera,

 egiak garbi argitalduaz

 asarre denak galtzera,

 ori eginai duanik bada

 ez noa atxikatzera.

 

 Begi argiak ikusten dira

 garbi dagoen guetan,

 guri begira arriturikan

 oraingo zenbait legetan,

 negarrez gaude destierroko

 ballera triste onetan,

 aita Eternoak zer egin zuan

 asteko sei egunetan,

 erakusmen au adierazi

 nai nuke euskaldunetan.

 

 Aintzan bearra Ludi zabal au

 irasten asi zanean,

 bakardadea beste gauzarik

 etzuan aldamenean,

 espirituen birtute aundia

 sayatutzen zan lanean,

 zerua, lurra, ura, sua ta

 argia era onean,

 bost gauza oiek egin zituan

 aurrenengo egunean.

 

 Bigarrenean egin zuana

 lenengo firmamentua,

 goiko estali urdin ori da

 bistako formamentua,

 gaņeko udak bekuetatik

 berezitzeko tontua,

 gala aundian eragin zien

 beren apartamentua,

 neurrigabea izan bear du

 Jaunaren fundamentua.

 

 Irugarrengo, esperentzia

 erakusten digu gertu,

 beste lagunik izan baņo len

 nola lezakean artu,

 gogoan zeukan oldozmenetik

 egundo etzan okertu,

 urak itxaso batera bildu

 andik legorrak agertu,

 eta gero lurra belar ta zuaitz

 mota guzitik edertu.

 

 Eguzkia eta illargia

 izarrak argiz betiak,

 ibillera ta esaunki danak

 dauzkate korrienteak,

 oietatikan zuzendu ziran

 azaņa balienteak,

 egunak gauak eztikilak

 baita gaņera urteak,

 lan beretikan jarri zituan

 guztion ayudanteak.

 

 Lau egunetik bostgarrarean

 iritxirikan plazoa,

 arrai ta guzi konpletatua

 gelditu zan itxasoa,

 aldeko eta denari eman

 talentu baliosoa,

 alderdi dana aņaditzeko

 abilidade osoa,

 bizitza ontan iraundakoa

 denon jabe ditxosoa.

 

 Abere eta lur gaņekoai

 aņaditzeko laguna,

 eskubidea biali zien

 izanik biotz biguņa,

 amoriozko lan bat zuzena

 bestek ezin zakeguna,

 gero gizona ornitu zuan

 au zan seigarren eguna,

 fede garbia izan ezkero

 sinistu bear deguna.

 

 Lendabiziko ezkutatua

 donoki lurren burutza,

 gaņerakoak eginda ondoren

 gizonaren ondradutza,

 lur piskarekin bere antzera

 irudi eder korputza.

 anima berriz asnas batekin

 andik espiritu utsa,

 guztia berak dezakeanak

 alperrik dizu laguntza.

 

 Orretarako lagundu zion

 aita justuak lurrari,

 komeni zayon arreglo on bat

 jartzeko mundutarrari,

 jayotzen danak begiratzeko

 eriotzaren zorrari,

 nastugabetan igas egiņaz

 bide gaiztoko larrari,

 denok eutsi bear diogu

 lengo dotriņa zarrari.

 

 Denon mundu au nundik asi zan,

 orra nik garbi itz egin

 kondaira zarrean dagoan gauz au

 ezin nezake utsegin

 aditu degu izkin tokitik,

 nola diguten otsegin

 sei egunean nekatu zanak,

 zazpigarrenean itxogin

 au jarri zuan ordena txarrik

 guretzat izan etzedin.

 

 Orra zer lanak egin dizkan

 geureganako zalantzak,

 beti zorion eskuratuta

 bear dirala bonantzak,

 bere ondora eramateko

 egin zituan librantzak,

 biotzeraņo zulaturikan

 amoriozko arantzak

 lege berdiņak orduan ziran

 geroztik daude mudantzak.

 

 


inprimatu