[Bertsotan]
Larraņaga, Gregorio - Telleria
Maņukorta
Txiste kontatzen lasai ari da jainku-mendiko mutilla
Afal ondoan irripar gozoz alboan entzule pilla
Eta bakar bat hortxe dadukat guztizko ixil ixilla
Ez dakit egun auskalduna edo kanpo aldeko jentilla
Bibotearekin ematen dezu egiazko guardazibilla.
Telleria
Ez dakit duten pagatu eta hau honuntza ekarria
Edo bestela pasadizoan bere kasa etorria
Baina umore ona jartzeko abilidade urria
Hau ikusi ta nork egingo du gaurkoan parre irria
Ezer onikan ez du kondatzen bera da parragarria.
Maņukorta
Mutur beltzakin nere lagun hau ahoan dago itxusi
Itxusagorik egundo santan begikin ez det ikusi
Afal ondoan merezi bai du irriparra ta grazi
Zuk ere lenbizi txiste ederrak ondo kontatzen ikasi
Eta geroztik ni bezelaxe lasai kondatzen hasi.
Telleria
Atzeti aurrera hasten da eta erdi parean gelditu
Nik zer esaten ari den ere ezin diot konprenditu
Len lotsagarri etorri da ta lotsak gizona haunditu
Mingaina ere bere ahoan ezin baitzaio kabitu
Ta espainak baino bere bekainak gehiago mugitzen ditu.
Maņukorta
Desapioak jaun-andereak azaltzen dira sakonak
Ta erantzunak bibote dunak bihotz bihotzez emouak
Irripar asko egiten daki nere begira dagonak
Begikin ere errezoiakin beti ditut zorionak
Edozertako balio bai du ni bezelako gizonak.
Telleria
Honek esan da entzundakoei irri-parra nola truka
Inork ez dio antzin ematen noiz hasi ta noiz buka
Honek badauka oi urrentzia badu putza eta puska
Hasi bai siņu batzuk eginez ta hasi hadi ojuka
Lanbada dantza egitekore okertzen lanik ez dauka.