Zeñen pollita den bera!
Larramendi, I.
Berako erriya pollita dela
Eztut guttitan erraten,
Zenbat ta geigo ikusten duten
Pollitago zait egitten.
Emen yayua banazu ere
Eztut orretaz laudatzen,
Erramen dizut, Apez arrotz bat
Zertaraño zaletu zen.
Ikast-itxe bat egokittu zen
Mutikuak ikasteko,
Lau apez arrotz etorri ziren
Oikiri erakusteko.
Lauetatik bat autatua zen
Denan burua izatteko,
Etzuten noski eben artian
Xoxuena berexiko.
Apez arrotzak sayatzen ziren
Zakittena erakusten,
Mutillak berriz, buruz argiyak,
Ederki ikasten zuten.
Apez arrotzak au ikusirik
Lore artian zagozten,
Erri pollita, mutiko onok,
¿Zer geyago noiko zuten?
Erakusketa egiñ-onduan
Yuaten ziren mendiiara,
Gorputzetako asnas-tokiyak
Aizo garbiz betetzera.
Ikusirikan baserri onak
Bazter ederraz gañera,
Alaitasuna gañez egiñik
Itzultzen ziren itxera.
Ludi onetan goxotasunak
Eztute aunitz irauten,
Apez ok ere, eben aldiyan,
Nai gabia izan zuten.
Goiko buruak biyalitako
Eskut-itz bat etorri zen,
Buru zagiya Amerikara
Yuateko agindu zioten.
Samintasunaz betia yuan zen
ere gogoko erritik,
An egondu zen urte mordoxkon
Errana betetzegatik.
Itxe ona zen, egiñ berriyo,
Gauza ausarki denatik,
Biño Berako zaletasuna
Eziñ kendu biyotzetik.
Ango denbora bete zenion
Mintzatu zen nagusiya.
"Lana azkarki eginduzu-ta
Orain biar duzu sariya,
Kontuarekin autatu zazu
Zure gogoko erriya
Goxo goxo-ki erametteko
Ondoko bizi guziya".
"Dudarik gabe erranen dizut
Biyotz barrengo izkeran,
Nik nai bezela paratu nazu
ongi izatteko eran.
Ni bizitzeko eman nazkitzu
Ainbertze erri aukeran,
Ezta neretzat toki oberik
Ni utzi nazazu Berán".
Aukeratzian utzi zittuen
Ainbertze erri egoki,
Ez naib arritzen gauza unekin
Emengo berri bai taki,
Ongi zekiyen izanen zela
Bertzetan biño obeki,
Zer den Berako goxotasuna
Emen bizi denak daki.
Etorri zattez egun bation
Xoko on au ikustera,
Ibilli-aldi bat egiñen dugu
Erriyan lau aldetera,
Begi zabalaz begitu ongi
Alde bat eta bertzera,
Arritturikan erranen duzu
¡Zeñen pollita den Berá!