Au da nere erriya
Larramendi, Ignacio
Erri ttiki pollit bat,
Bera deitzen zayo,
Jaungoikuan mesedez
Emen nitzen yayo.
Erri pollito franko
Ludiyan badago.
Bera bezin pollitik
Iñontxo eztago.
Battu Eliza ederrak
Jauna goratzeko,
Battu Ikast-itxiak
Burua argitzeko,
Battu lantegi onak
Dirua biltzeko,
Battu besta-tokiyak
Denak alaitzeko.
Abets itxiak dittu
Toki zelayetan,
Baserriyak, galantak,
Mendi egaletan,
Diru pilla ederrak
Bere lau Bankutan,
Bake eta zori ona
Alde guztiyetan.
Zelai eta lur onaz
Da lembizikua,
Azinda egokiyaz
Berdin gabekua,
Sagardi ta zugaitzaz
Ongi ornittua,
Beratarrak badugu
Zerekin poztua.
Bide zabal ugari
Erri ta mendiyan,
Emen gabiliz beribill
Eta su gurdiyan,
Iñoiz asten bagara
Kampora abiyan,
Jesus erran orduka,
Gaude Donostiyan.
Pozkariyoz beterik
Biar dizut erran,
Erri pollit unetan
Ezta goserikan
Ikusgarriyak dire
Gure sukaldetan
Xerrikiyak xintxillik
Itxe guziyetan.
Bera eta Alzote
Auzo nagusiyak,
Bi motatan egiñak,
Biyek egokiyak,
ibill-toki ederraz
Elkartuak biyak,
Erriko yende dena
Biltzeko tokiyak.
Igande eta bertze
Besta guziyetan,
Emen bildutzen gara
Bi auzo oyetan.
Batzuek oi dute dantzan,
Bertziak pillotan,
Aunitz, mattetasunan,
Goxoro izketan.
Erri edergarriya
Dugu Bidasua,
Urrungo tokiyetan
Ongi aipatua,
Arrayarik onenak
Dute mattatua,
Zembait diru ta poza
Guri garraitua.
Izokiyak badire
Bidaso unetan,
Kilua saldu dute
Berreun pezetatan,
Nai badu yan bezate,
Errege itxetan,
Diru ori sartzen da
Gure sakeletan.
Bertze edertasuna
Larungo mendiya,
Zembattek badakitte
Emengo berriya,
Milloika da yendia
Unek ekarriya,
Bertatik ikusten da
Ludiyan erdiya.
Erresuman muga da,
Mendiyan erdiya,
España da alde bat,
Bertzia Franziya,
Ikusten da Bayona,
Berdin Donostiya,
Mendi goizalientzat
Da zoregarriya.
Arrotzikan badago
Bertzuak aditzen,
Ziur nago, dagozi,
Berako zaletzen.
Atozte len-biño-len,
Ez egon luzatzen,
Beran bizi eztenak
Eztaki bizitzen.
Agur bero-bero bat
Kontak amaitzian,
Poztu beratar onak
Nerekiñ batian.
Bizi gattezen beti
Alai ta bakian,
Zeruratzeko deya
Etorri artian.
|