Ama aurraren seaskan loak artzen
Larralde
1
Lo! lo! nere maitea;
Lo! ni naiz zurekin;
Lo! lo! paregabea,
Negarrik ez egin;
Goizegi da! munduko
Gelditzen bazira,
Negarretan urtzeko
Baduzudenbora!
2
Lo! nik zaitut igitzen;
Lo! lo! nonbait goza;
Ez duzuya ezagutzen
Amatxoren boza?
Etsai guzietarik
Zuri begiratzen,
Beste lanak utzirik,
Egonen naiz emen.
3
Lo! lo! nere aingerua,
Baiņan ametsetan
Dabilkazu burua,
Irria ezpaiņetan,
Norekin ote zare?
Non ote zabiltza?
Ez urrun, ama gabe,
Gaņ, ene biotza!
4
Lo! lo! zeruetarat
Aitatu bazare,
Ez, biur zu lurrerat
Ardiesit gabe,
Ungi zure altxatzeko
Enentzat grazia:
Guziz eni ortako
Zait ezti bizia!
5
Lo! lo! gauak oraindik
Nonbait du eguna;
Ez da nion argirik
Baizik izarrena.
Izarrez mintzaizean,
Zutaz naiz oroitzen:
Zein, guti, zure aldean,
Duten distiratzen!
6
Lo! lo! denbora dela...
Iduri zait albak
Isten ari tuela
Eki gabazkoak;
Txoriak, arboletan,
Kantaz asi dire;
Laster nere besoetan
Goxatuko zare.
7
Baiņan atzarri zare,
Uso bat iduri;
Una nik zenbat lore
Zuretzat ekarri.
Ametsetan ait-amez
Ote zare oroitu?
Ai! irri maite batez
Bayetz erradazu.
|