Barka zazkiguzu gure zorrak,...
Larraburu, Migel Antonio
1
Aita San Inazio
Gipuzkoakua,
Loyolako etxe eder
Palaziyokua.
Munduan gustable da
zure ejenplua,
arren argizadazu
entendimentua,
nola maitatu biardan
lagun projimua.
2
Aita San Inazio
arratseko obra,
nere buru gajuak
sentitzen du sobra.
Gizona izatia
aiñ biyotz gogorra,
iturritik bezela
zetorren odola,
projimuen legiak
ez dirade orla.
3
San Inazio arratsian
¡ay! ura afariya,
nere suerterako
zegoan jarriya.
Lagun maite batek
burura arriya,
ez du edozeñek egiten
olako sangriya,
Jaunak digula arren
miserikordiya.
4
Aita San Inazio
biyamon goizian,
auspez erori nintzan
meza entzutian.
Lau lagunak artuta
kanpora airian,
pena asko zegoen
nere barrenian,
goguan idukiko det
eternidadian.
5
Nere denborako señalia
sekulako erida
ikusten naute guziyok
burura begira.
San Inazio zala
oraindik berri da,
arriyaren golpiak
itsusiyak dira,
nere pekatuentzat
nunbait konbeni da.
6
Oroitan naizanian
ni San Inaziyoz,
erregututzen diyot
beti deboziyoz.
Nere lagun maitia
ik ere egiyok,
alkarren konpañiyan
giñukian biyok,
orlako aziyorik
ezdik egiñ iñork.
7
Amoriyua diyot
beti lagunari,
nere buruarentzat
sobra ta geyegi.
Erregututzen diyot
San Inaziori,
arren barkatutzeko
pekadoriari
gustua kunplitu ta
ongi bizi bedi.
8
Nere pasadizuaz
orra zortzi bertso,
nai dituenak ikasi
ez dirade asko.
Legiak agintzen aldu
gizona jotzeko?
esamiñatuak badaude
gu korrejitzeko,
ez daukat deseorik
zorra au pagatzeko.
|