inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Laka - Lazkano, I. - Xanpun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Laka
Lazkano, I
Sein, Manuel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1737.zk.
Orrialdea:
5

[Bertsotan]

 

Laka - Lazkano, I. - Xanpun

 

 LAKA

 

 Makeako xokoño batean horra lantegi Berria

 Behin barnerat sartuz geroztik hain dago xoragarria

 Epe luzera izan ditake frango erakargarria

 Gauza horri ohartu dadila euskaldun laboraria.

 

 I. LAZKANO

 

 Amets hau degu Euskal-Herriko laborariek sortua

 Eta beraren lan eder hau da segur gaur ezagutua

 Goresten degu bihotz barnetik amets egi bihurtua

 Bein behar eta elkartasunak eman du bere frutua.

 

 XANPUN

 

 Egun hemendik ikus ditake leku leu zoragarria

 Euskal-arteko indarrak hemen horrela zutik jarria

 Bateraturik ditutzu hemen [ana eta izerdia

 Eta bertzalde goresten duzu goraki'Euskal-Hernia.

 

 Bazkal ondoan

 

 XANPUN

 

 Ez ote gira goxo goxoak jarriak egun Makean

 Zer berotasun paregabea dagon gaur gure artean

 Ez ginduke ez makurbiderik beharrik gure kaltean

 Ea etsenplu on biltzen dugun gaur zuen herri maitean.

 

 LAZKANO

 

 Lendabiziko arratsalde on, ta on dezala bazkaiak

 Ta bihar ere hartu barruan bertsolaien onginaiak

 Nekazaritza gorde zazute, Iparraldeko anaiak

 Baserrietan baitaguzkagu Euskal-Herriko sustraiak.

 

 LAKA

 

 Hainbeste jende ta laborari oz dut ikusi sekula

 Ez de dudarik holako biltzar bat ederra zeraukula

 Bazkariare bururatzeko oz dut egin nahi burla

 Pentsatzen dugu gasna puxka bat gaur jastatuko dugula.

 

 XANPUN

 

 Laborariek bete-atzue haziz behi ta ardiak

 Lora ditezen hazinda hoitaz gure zelai ta mendiak

 Gerorakotzat itxaropena dauka egun hoin handiak

 Esne eskasik ez dezan izan Makean gasnategiak.

 

 LAZKANO

 

 Gaur Ipartarrek hazi gaituzte guziz etsenplu ederrez

 Aitor nezake dudarik gabe ez dabiltz bide okerrez

 Herri ttikia arazoetan handia bai degu berez

 Denak alkartuz gutxi gerade, banatu-eta ezerrez.


inprimatu