inprimatu
Limosnatxo bat
Izenburua:
Limosnatxo bat
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
625.zk.
Orrialdea:
8

Limosnatxo bat

 

 Mutil koxkor bat itxu-aurreko

 zubela aldamenian,

 gizon buru-soil bizar-zuri bat

 bi makulluren gaņian,

 kale (i) ertzian ikusi nuben

 iņora ezin juanian;

 ta bera nor zan jakin nayian

 inguratu nintzanian...

 limosnatxo bat eskatu ziran

 Jainkuaren izenian.

 

 Zerbait emanaz ga1detu niyon

 altzan moduik onenian,

 jayotzatikan al zeukan ala

 gaitzak artuba mendian;

 erantzun ziran: ez, semia, ez

 nik indarra nubenian,

 ez nuben uste iritxitzerik

 onetara azkenian...

 gaur limosna bat ekatutzen det

 Jainkuaren izenian.

 

 Eta jarraitu zuben esanaz

 —lengo gerrate denian,

 ni aurren xamar ibiltzen nintzan

 beti edo geyenian;

 nekatu gabe; aisa igoaz

 aldapik luzienian;

 etzan burura asko etortzen

 gu ala gebiltzanian...

 gero limosna eskatutzerik

 Jainkuaren izenian.

 

 Odolak bero eta buruba

 arrua daguenian,

 edozeiņ eran sartutzen da bat

 alako itxumenian;

 atsekabe ta negar samiņak

 badatoz ondorenian;

 nola ere bait batek bizia

 utzitzen ez dubenian...

 limosnatxo bat eskatu bear

 Jainkuaren izenian.

 

 Iņoiz pentsatzen nere artian

 ni jartzen naizenian,

 gaur ere asko dirala juango

 lirakenak zuzenian,

 ez luke iņork sinistatuko

 zer pena ematen diran.

 Ai! orla nintzan ni ere sendo

 ta gazte nenguenian...

 gaur limosna bat eskatutzen det

 Jainkuaren izenian.

 

 ĄAi! txorakeri asko egiten

 da zentzurik ez danian,

 sinista zazu ur au pasia

 daukanaren esanian;

 obiago da garai dan arte

 alegintzia lanian,

 negar egiņaz ibilli gabe

 gero denbora joanian...

 limosnatxo bat bildu eziņik

 Jainkuaren izenian.

 


inprimatu