inprimatu
Ernani
Izenburua:
Ernani
Sinadura:
Kresala
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kresala

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
298.zk.
Orrialdea:
2

Kresala

 

 A Bejondeizutela

 Etxe ta guzi,

 Indarra izan bedi

 Or beti nagusi.

 Bera abitzen badare,

 Ez erortzen utzi,

 Anaiak alkartuta

 Bizkarrakin eutsi,

 Beste oinbeste urtian

 Egon dedin zuti.

 

 Aurre aldetik kamioa ta

 Atzetik berriz ibaia,

 Goiko aldetik Tolosa dauka

 Azpitik bere erria:

 Seastapon du izena,

 Antziņakoak jarria.

 Or bertan dala esaten idate

 Ni sortu nitzan kabia:

 Ama neria illa da bai, ta

 Zeruan gerta dedilla.

 

 ARGIA nik artzian

 Lenengo ekiņa

 Irura billatzera

 Au daukat jakiņa.

 Baldin arkitzen ezpadet,

 Gaņera artu miņa:

 Txomin, saia zaitia

 Jartzen alegiņa.

 


inprimatu