Bertso berriak, jokoari jarriak
Kolome
1
Ezagutu ditut nik
gizonen artian
bizi izan diranak
Jaunaren pakian;
ordu txarrez sartuaz
jokua etxian,
indarra artu zuan
guzien kaltian.
2
Galtzen gelditu bada
jokuan asita,
makur-makur dijoa
atea itxitak
ez da, ez geldituko
beingoan etsita...
berriz etorriko da
etxia utzita.
3
Gau illun-illunean
poz gabe etxera,
lotarako asmoan
sartu da oiera;,
jira alde batera
ta jira bestera
zaldaliak egin ditu
astuen antzera.
4
Jeikitzeko orduan
oi-zokuan alper,
aitzakiak sortuta
lantegian piper;
orrelako gizona
dabil oso oker,
ezagutuko dira
bere miñak laxter.
5
Gabian lorik ezta
gixatxarra jeiki,
errita ta burruka
ugari dabilki;
edozer gauza gatik
iskanbila jaki.
orrekin bizi danak
"xenper" zer dan daki.
6
Ernegatua dabil
beria goguan,
noiz asiko ote dan
urrena jokuan;
lortuko omen ditu
galduak lenguan,
etxeratuaz danak
poz-pozik kolkuan.
7
Lagun artera juan-ta
jokuan gelditu
bere zillar-diruak
ez dira ugaritu;
an zer gertatu zaion
iñor ez arritu:
etxeko «sos» pizarrak,
danak galdu ditu.
8
Jokalari gaiztoak
¡oiek lanbideak!
saldu ta galdu ditu
ukulluko idiak,
baita ta arto ta txerri
txekor ta ardiak...
¡Gizon orren etxeak
jo ditu goi biak!
9
Jokalarien aurrak
danak oñ-utsikan
txapel zarren zulotik
illiak zutikan,
atorra zintzilizka
galtz-ipurditikan,
muki zuri guriak
ezpaiñ-gañetikane
10
Oien sukalde zarrak
izketan baleki,
esango luke noski
egia galanki:
premiak edari ta
bear-ezak jaki,
nola bizi diraden
Jangoikoak daki.
11
Bide txarrez darama
txitoa miruak...
arren antza badute
jokoko diruak;
beti ez dira izaten
berdiñak giruak...
mirua galduko du
morbaiten tiruak.
12
Irabazi dutenak
lanik egiñ gabe,
lasai-lasai ta errez
biziko dirade;
etxian badituzte
bostenbat mirabe...
zerbaiterako dira
diru-pillen jabe.
13
Gizona agertzenda
garbi eta apaña;
jantzi-berriak dauzka
barren eta gaña;
jaten omen du berriz
beste iruk aña...
orregatikan dago
lerden ta bikaña.
14
Etxeko atso zimur
dollor ta bilabak
nol'apaindu ez daki
seme ta alabak;
orretan daramazki
egun eta gabak,
atera baidituzte
eltzetikan babak.
15
Maian exerita
ez dira alperrak,
egiten dituzteta
bazkari ederrak;
izoki ta txitxardin,
ollo ta eperrak,
edari txuri, gorri
ta mutur okerrak.
16
Illun da goibel dago,
badator arria,
etxe ortan sartu da
ixtillu gorria:
eztarriak eztula
ta zotin larria...
urak eraman die
urak ekarria.
17
Txorakeriz beteta
buruan aizeak,
danak bizi dirade
lanari utziak;
ederki ustu dira
sukaldek'ontziak
aitak galdu bai ditu
ontasun guziak.
18
Illun-illuna goia,
luzabala bian,
etxea utsa eta
ezer ez abian,
Dirua jarri baliz,
Aurrezkitegian
orain bizikoziran
patxada obian.
19
Gizon jokaria
etxian duanak,
noiz-nai izango ditu
bear eta lanak;
txoro ta ergelari
dagozkio danak;
ongi begira beza
"galtza"-zale danak.
20
Jokuak beti ditu
galdu-irabaziak,
eta askotan berriz
burruka t'auziak;
etxe kaltegarri ta
diruzko guziak,
egon bear luteke
oso galaziak.
KANTUA
Enpleatzen ez bada
Gazte dala neska
Pasa biarko ditu
Makiñabat keska;
Burutik zoraturik
Senar gairik ez ta,
¡Orra azkenerako
Neska zarren festa!
|